"US Postal taldeak dopinaren historiak sekula ezagutu duen dopin programarik sofistikatu, profesionalizatu eta arrakastatsuena jarri zuen abian. Frogek ez dute zalantzarako zirrikiturik uzten". Travis Tygart dopinaren kontrako AEBetako agentziako (USADA) zuzendariaren hitzak dira. 200 orriko txostenak jasotzen dituen frogekin, Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak (UCI) Lance Armstrong estatubatuarrari zazpi Tourrak kentzea du helburu USADAk.
Armstrongi irabazitako Tourrak kendu ala ez datuak aztertzean erabakiko duela adierazi du UCIk (21 egun ditu horretarako). Bitartean, txirrindulari estatubatuarra seinalatzen duten (ustezko) froga, datu eta adierazpenak zabalduko dituzte hedabideek: ziklista amerikar batek dopina "ohikoa" zela esaten duela, beste hiruk mugak gainditu zituztela onartu dutela, dopinaren kultura US Postal taldean Armstrongek txertatu zuela, haren emazteak porroak liatzen zituela, eta txirrindularitzaren irudia jipoitzen jarraituko duen hamaika kontu.
Informazio gehiago:
USADAren txostena osorik deskargatzeko (Biciciclismo.com)

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.