Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Armagintza enpresekin "egunera jartzeko", Espainiako Defentsa Ministerioak 1.783 milioi euroko kreditua jasoko du

2012-09-21
alde 0    kontra 0
Leopard tankeak dira ordaindu gabeko batzuk.

Espainiako Defentsa Ministerioak armagintza enpresekin dituen zorrak kitatzeko, alegia, kontuak "egunera jartzeko", Kongresuak 1.783 milioi euroko aparteko kreditua ematea erabaki du, PPren eta UPNren aldeko botoekin.

Kreditua hainbat faktura ordaintzeko baliatuko du Defentsa Ministerioak. Helikopteroak, guda-ontziak eta tankeak daude ordaindu gabekoen zerrendan, besteak beste. Pedro Morenes ministroaren hitzetan, "bezero eta bazkide" bezala, kreditua lagungarria izango da Espainiak sinesgarritasuna berreskuratu dezan. "Defentsaren industria beharrezkoa da eta aberastasuna sortzen du", gehitu du.

Oposizioko alderdiek erabakia kritikatu dute, hura onartzeko formengatik bereziki. Diego Lopez Garrido PSOEko bozeramaileak adibidez esan du inor ez dela "ez ordaintzeaz hitz egiten ari". Gobernuaren lehentasunen inguruan azaldu du desadostasuna: "Gizarte politiketarako ez dago dirurik, eta armagintzarentzat bai". Termino beretsuetan hitz egin du EAJko kide Arantxa Tapiak. "Bizi dugun egoera zaila" aintzat hartuta, erabakiaren egokitasuna zalantzan jarri du. Pasa den astean, kredituari buruzko iritzia ematean, Tapiak erabakia defendatu zuen, Defentsan inbertitzeak "eragina duelako gizarte zibilean".

Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2369
 
azala2368

2370 zenbakia.
2013ko maiatzaren 26a

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys