Arkaitz Estiballes: "Ez nuen espero buruz burukora pasatzea"


2012ko abenduaren 17an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Arkaitz Estiballes Bizkaiko Bertsolari Txapelketako garailea.

“Ez nuen espero  buruz burukora pasatzea, lehenengo ofizioko lanetan nahiko erregular ibili bai naiz. Nire ustetan gustura bai baina beste saio batzuk esplosiboagoak zirela ikusten nuen” adierazi du Bizkaiko Txapledunak Euskadi Irratian.

Igor Elortza izan zuen Buruz burukoan lehiakide. Elortzarekiko 8 puntuko desabantailarekin sartu zen azken txanpan eta azkeneko hiru bertsoetan eman zion buelta finalari.

Hala ere, Elortzarekiko esker hitzak besterik ez ditu Estiballesek: “Plazer bat izan da Igorrekin buruz burukoa jokatzea, eredu bat da guretzat” esan zuen atzo. “Txapel zati handi bat berarentzat” dela gaineratu zuen.

Hemen irakur dezakezue Arkaitz Estiballesek txapela jantzi ostean botatako azken bertsoa:

Prestatu gabe neukan agurra

rimatu beharko dut… ari

lehenengo ta behin bihotz bihotzez

Karmelo ikastolari

ta nola ahaztu bertan ikasten

dauden Euri eta Maindi

Anizetori, Kepa, Lopari

ta baita Jon Enbeitari

Ta Santutxuko Bertso Eskolari,

gaurko zortzikoteari

ta bereziki Etxahun Lekueri

ta baita Fredi Paiari

eta nola ez zuri entzule ta

Euskal Herri osoari

gure ondoan dagoenari ta

laster egongo denari.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bertsolaritza
Aroa Arrizubieta txapeldun

Manex Agirre txapelaren ertzean


Larunbatean izanen da Arabako Bertsolari Txapelketaren finala

Gasteizko Printzipal Antzokian izanen da Arabako Bertsolari Txapelketaren finala, 17:30ean. Ez da inoren estreinako aldia izango finalean.


2024-03-04 | Bertsozale.eus
Asier Otamendik irabazi du Dulantziko finalerdia eta finala erabakita geratu da
Larunbat honetan jokatu da bigarren eta erabakiorra izan den finalerdia Dulanziko Kultur Etxean. Asier Otamendik bereganatu du martxoaren 16an jokatuko den finalerako bigarren txartela.

Onintza Enbeita
“Honetan guztian egon nahi dut, hau guztia ukatu zaigun garaian ere egon naizelako”

Hamahirugarren Bizkaiko Bertsolari Txapelketa eta bederatzigarren finala izan ziren iazkoak Onintza Enbeita Maguregirentzat (Muxika, 1979). Irautearen esfortzua eta poza ederki ezagutzen ditu, bertsotan zein handik kanpo, eta horri esker dago dagoen lekuan. Irauteko aldatzeari... [+]


Eguneraketa berriak daude