Argindarra ez da %11 garestituko urtarrilean Hego Euskal Herrian

  • Espainiako Lehia Batzordeak ez du ontzat eman atzoko Cesurren argindarraren enkantea, "ezohiko gertakariak" argudiatuta. Espainiako Industria, Energia eta Turismo ministro Jose Manuel Soriak jakinarazi du argindarra ez dela "inondik inora %11 garestituko urtarrilean”.


2013ko abenduaren 20an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Espainiako Industria, Energia eta Turismo ministroak jakinarazi du argindarra ez dela "inondik inora %11 inguru garestituko urtarrilean”.

Atzoko enkantean erabaki zen energiaren kostua %25,6 igoko zela, eta ondorioz, kontsumitzaileek argindarraren prezioagatik  %11,5 gehiago ordaindu beharko zutela urtarriletik aurrera.

Espainiako Industria Ministerioak prezioak manipulatu diren susmoa azaldu du, atzoko prezioen eta bezperakoen artean, %7 inguruko aldea zegoelako. Lehia Batzordeak esan du "aurreko asteetan merkatuan izan diren prezio altuen testuinguruan ezohiko gertaerak” eman direla.

Soriak gehitu duenez, “prozesu gardena izan dela esateko ez dakit zertan oinarritzen diren elektrizitate konpainiak, orduak aurrera doazen heinean argi geratzen ari da ez dela hala izan”. Horren aurrean enkanteen araudia berrikusi, eta berriro halakorik gerta ez dadin, aldaketak egingo dituztela ohartarazi du.

Atzoko berriak zalaparta handia sortu zuen jendartean. Baina ministroak adierazi du urtarrilean ez dela halako igoerarik izanen eta “zer pauso eman” aztertzen dabiltzala gaineratu du.

Argindarraren igoera adierazten duten hainbat grafiko:

- Berria

- El Pais

- Pocentual.es

- Diario Vasco


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Argindarra
Argindarraren prezioa %20 garestitu daiteke urtarrilean Hego Euskal Herrian

Espainiako Gobernuak ezarritako zerga jaitsieren neurria iraungi egingo da urte honen amaieran.


2023-10-18 | ARGIA
Iberdrola epaitzen ari dira, argindarraren prezioa puztea egotzita

Krisi ekonomiko betean, 2013an Iberdrolak argindarraren prezioa manipulatu eta artifizialki igo zuela ondorioztatua du Espainiako Merkatuen eta Lehiaren Batzordeak, eta horren erruz kontsumitzaileek 96,7 milioi euro gehiago ordaindu behar izan zituztela. Konpainiaren aurkako... [+]


2023-09-12 | ARGIA
Iruñeko Udalak iaz baino %51 gehiago gastatuko du Gabonetako argietan

Iruñeko Udalak 324.885 eurora handitu du Gabonetako argietara bideratutako aurrekontua. Azaroaren amaieran –San Saturnino egunaren bueltan– piztuko dituzte, eta urtarrilaren 6an itzali.


2023-02-03 | El Salto
Gasari ezarritako mugak %32 merkatu du argindarraren faktura lehen sei hilabeteetan Espainiako Estatuan

Batez beste 209 euro aurreztu dira etxebizitza bakoitzean, ESADEk egindako ikerketaren arabera.


2023-01-11 | ARGIA
Bilboko familia batek hamazazpi egun egin ditu gas eta argindarrik gabe, BBVAren higiezinen agentziak etxetik bota nahi dituelako

Bi ume eta haien ama etxetik kaleratzeko agindua emana du BBVAren higiezinen agentziak, alokairua ez ordaintzea egotzita, baina epaileak uztailera arte eten du kaleratze hori, familia egoera zaurgarrian dagoela argudiatuta. Horren aurrean, Gabon egunean familiari gasa eta... [+]


Eguneraketa berriak daude