ARGIAren multimedia ekoizpen guztiak Creative Commons lizentziarekin
2010-01-22

handitu txikitu
Creative Commons
Creative Commons

Creative Commons BY-SA lizentziapean jarri ditu ARGIAk Multimedia kanalean sortutako eduki guztiak. Lan hauek kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean heda daitezke, beti ere lizentzia honen izaera onartu eta lanaren egiletza aitortuz gero.

ARGIAk bat egiten du CC-BY-SA lizentzia molde honen balore nagusiekin. Partekatzea jotzen du kulturaren iturri eta balio ederrenetako gisa eta ARGIArentzat bere informazio eta sorkuntzaren zabalkunde librea funtsezkoa da. Era honetan, zenbat eta jende gehiagorengana heldu, hobe.

Lizentzia hauei buruz gehiago jakin nahi duenak, 2008ko azaroan Lawrence Lessig Creative Commons lizentzien sortzaile eta bultzatzailea elkarrizketatu zuen Elisabeth Pombok ARGIAn. Beste gauza askoren artean dio hizkuntza txiki batek har dezakeen biderik onena dela, bai hizkuntza zabaldu eta baita indartzeko ere.

Bide hau Hitzetik Hultzera bideo saioarekin hasi zuen ARGIAk, aurreko astean blogak jarri genituen CC-BY-SA lizentziapean eta orain multimedia kanalaren txanda da.

ARGIA bezalako aldizkari batentzat, egile eskubideak gai korapilatsua dira, lan-taldeko kazetariek sortzen ez duten informazioa publikatzen baita, argazkilari askoren lanak... Edozein modutan, ARGIAri dagozkion eduki guztiak lizentzia honen pean egongo dira etorkizun hurbilean.

  • Iruzkina idatzi(5)
  • Inprimatu
  • Lagun bati bidali
Partekatu Albistea Bildura bidali delicious-era bidali zabaldura bidali twitterera bidali facebookera bidali

Erantzunak

  • assar - 2010-01-22 12:54:12: Oso ondo. Eskerrik asko eta zorionak.
  • Txeja - 2010-01-22 13:02:43: Egia esan behar badut, nik klaseetan erabili izan dut zuen bideorik, baina orain gusturago egingo dut. Milesker!
  • Unai Fdz. de Betoño - 2010-01-22 18:00:53: Berri pozgarria! Bejon deizuela!
  • Gipuzkoa Kultura - 2010-01-22 18:29:47: Zorionak eta animo!
  • Eneko - 2010-01-22 20:49:11: Etzarete makalak, bejondeizuela!!

Albiste honi erantzun

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Izena*
E-posta*
Beste norbaitek idazten badu abisua ematea nahi duzu?
Idatzi segurtasun kodea:

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Zure izena*
Zure e-posta*
Lagunaren izena*
Lagunaren e-posta*
   
Larrun
"Eredu ekonomikoari bira eman ahal zaio?"
Denda
Argiaren urteurreneko Zumetaren lamina
Argiaren urteurreneko Zumetaren lamina
Salneurria: 160€
Jarraitu ARGIA
       
FacebookFacebook TwitterTwitter
   
RSSRSS-a BuletinaBuletina
   
Argia.com

© 2008 ARGIA.com - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak

Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza Bizkaiko Foru Aldundia