Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Argia.com sostengatzeko aukera izango dute erabiltzaileek

2012-09-15
alde 0    kontra 0
Astekariko harpidedunei esker mantentzen da Argia.com.

Interneten ARGIA aldizkariko eduki denak eta propio Argia.comerako sortuak jartzen ditugu denen eskura, doan. Baina ez da debaldeko lana, astekariko harpidedunei esker mantentzen da. Hil honetatik aurrera, Interneteko erabiltzaileek aukera izango dute Argia proiektua diruz sostengatzeko.

1997an heldu zion Argiak Interneteko apustuari, eta geroztik hona edukiz aberastu da Argia.com webgunea. Astekaria, Larrun eta Euskal Kulturaren Urtekaria daude eskura, baina horrez gain, sareko komunikabide multimedia ere bada: etengabeko informazio eguneratua aurkituko duzu bertan, anitz komunikabide berezituetatik ekarritako artikuluak, hazten doan blog komunitatea, Beranduegi web telebista saioa, astero dokumental berri bat, film laburrak, hitzaldi osoak bideoan, sare sozialak, kanal espezializatuak, zure iritzia zabaltzeko bideak, diaporamak, Euskal Herriko lehen turismo webgune interaktiboa eta beste hamaika zerbitzu.

Berrikuntza nagusi bat ere bada: Azarorako webgunea berrituko dugu eta eduki guztiak Creative Commons lizentziapean jarriko ditugu, euskarazko eduki hauek edonork nahieran erabil ditzan.

Gure lan taldeko hamaika kazetarietatik lau ia erabat ari dira Argia.com-en, eta paperaren eta Interneten arteko lotura da gure helburua, horregatik lantalde osoak idazten du astekarirako zein Argia.com-erako.

CIESen datuen arabera, 57.000 lagunek irakurtzen dute Argia astekaria Hego Euskal Herrian eta 5.000k Argia.com egunero.

Harpidedunei esker mantentzen da webgunea

Euskarazko edukiak Interneten garatzea giltzarri da hizkuntzaren etorkizunerako eta Argiak ere bere alea jartzen jarraitu nahi du.

Gero eta publizitate gehiago jartzen dute Argia.comen, baina oraindik ez bere gastuak errentagarri egiteko adina. Astekariko harpidedunek ahalbideratzen dute Argia proiektua Interneten ere garatzea. Irailaren 17tik aurrera, ordea, Argia.comeko erabiltzaile direnek izango dute aukera Argia proiektua diruz babesteko.

Diru ekarpena egiteko modua

Nork bere ahalaren eta gogoen arabera aukeratuko du zein neurritan eta zein maiztasunez (kolpe bakarrean, hilero, urtean) lagundu estimatzen duen proiektua.

Erabiltzaileak proiektua sostengatzearen garrantziaz jabetzeko, datozen asteetan Argia.comek Interneten orain arte eskaini dituen eduki eta zerbitzuak bistaraziko ditu, eta etorkizunerako prestatzen ari garen proiektuak ere aurreratuko zaizkizue.

Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2368
 
azala2367

2369 zenbakia.
2013ko maiatzaren 19a
AZALA PDF-n


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys