argia.eus
INPRIMATU
ARGIAren webgune berria ezagutu nahi? Gonbidapen irekia
  • Abenduaren 3an estreinatuko dugu ARGIAren webgune berria, eta datorren ostegunean, azaroak 29, gonbidapen irekia egin nahi diogu hura ezagutu nahi duen edonori. Arratsaldeko 19:00etan ARGIAko erredakzioan, Lasarte-Orian, webgunearen aurkezpena egingo diegu bertaratzen direnei. Hilabeteak daramatzagu proiektu honekin lanean, eta zein aldaketa egin ditugun eta zergatik azalduko dugu, bertaratuko direnen iritziak entzutearekin batera.

2012ko azaroaren 21a

Ekitaldi irekia da, baina etortzekoa bazara, eskertuko genizuke gbereziartua@argia.eus helbidera idatziz jakinaraztea.

Bilkura xumea izatea nahi dugu, ARGIAko lankideok gure irakurleekin hitz egiteko eta martxan jarriko dugun atari berriari buruzko iritziak jasotzeko topaketa. Web berria komunikazio proiektu honen ibilbidean urrats garrantzitsua izango delakoan gaude eta zuek ere bidaide, gogaide eta partaide izatea nahi dugu.

Nola iritsi ARGIAra: