Zure herrian 'ARGIA emanaldiak' antolatzen lagundu nahi diguzu?
2012-01-26

handitu txikitu

ARGIA emanaldiak ekimena abian da. Taberna, gaztetxe, kultur etxe eta euskaltegietan hilero dokumental bat proiektatzen ari gara, guztiak euskaraz edo euskarazko azpitituluekin. Helburua Euskal Herri osoan kalitatezko lanak zabaldu eta euskarazko ekimenen inguruko bilguneak bultzatzea da. Proiektua irekia da eta herritarren partehartzea ezinbestekoa da proiektua zabaltzeko.

Dagoeneko 25 elkartetik gorak bat egin dute ekimenarekin. Zure herrian ekimen hau antolatu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan: 943371545 edo sustapena@argia.com helbidean.

Proiektatzen diren lanak ARGIAren dokumentalen kanaletik hautatzen ditugu, eta aldez aurretik ARGIAk ezartzen du hilabete bakoitzean zein izango den Euskal Herriko hainbeste txokotan era bateratuan proiektatuko den lana. Hilabetero elkarte guztiek lan bera emititzen dute, horrela lan bakoitzari zabalpen handia eta bateratua eman asmoz.

Emanaldi hauek elkarte bakoitzak nahi eran baliatu ahal izango ditu. Pertsona edo talde bakoitzak erabakitzen du noiz datorkion ongi hileroko ekimena antolatzea, eta ARGIAri garaiz jakinaraziz gero, publizitatea egiten zaio ekitaldiari.

Baldintza bakarra proiekzioak egiteko erabiliko den lekuak telebista edo proiektore bat edukitzea da. Interneteko konexioa izanez gero, streaming bidez proiektatzen da lana, eta ARGIA arduratzen da bakoitzari soporte fisikoan kartel iragarle mutuak emateaz.

Dokumentala proiektatzeaz gain, honen inguruan bestelako jarduerak antolatzea bigarren pertsona hauen esku geratzen da, baina ARGIAtik elkarte partehartzaileak animatzen ditugu bestelako ekimenak ere antolatzera, hileroko dokumental horiek aitzakia hartuta.

Oraingoz ekimenarekin bat egin duten elkarteak:

Beheko mapan topatuko dituzu oraingoz ARGIA ekitaldiak ekimenarekin bat egin duten guneak. Mapa eguneratzen joango gara.

Twitter  Delicious  Digg

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Zure izena*
Zure e-posta*
Lagunaren izena*
Lagunaren e-posta*
   

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Izena*
E-posta*
Beste norbaitek idazten badu abisua ematea nahi duzu?
Idatzi segurtasun kodea:
 

Irakurleen iruzkinak

  • Jasone - 2012-01-26 12:59:20: Zorionak Argia Euskal Herria egiten laguntzeagatik. Inguratzen gaituzten medio normalek duten jarreratik aldentzen zarete eta pozgarria da halako pizgarri bat antolatzea, herrietan eztabaidaguneak sustatzeko. Zorionak beraz.
  • alessio - 2012-01-26 17:30:01: aupa zuek!zorionak!
  • Kepa - 2011-11-03 15:01:03: Oso ekimen interesgarria! Ea Oreretan tabernaren bat animatzen den antolatzera!
  • iep - 2011-11-04 18:22:28: Argiaren dokumentalak
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Dohainik.

Publizitatea

Jarraitu ARGIA
       
FacebookFacebook TwitterTwitter
   
RSSRSS-a BuletinaBuletina
   
Argia.com

© 2008 ARGIA.com - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak

Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza Bizkaiko Foru Aldundia