Argentinak gastu sozialean igoera handia iragarri du, pobreziari aurre egiteko

  • Cristina Fernandez Argentinako presidenteak langabeen seme-alabei eta langile informalei zuzendutako laguntza sozialen %40ko igoera iragarri du.


2014ko maiatzaren 15an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Argentinako langabezia tasa %6,4koa da, eta langile informalak %34 dira. (Argazkia: Jornada Diaria)

Argentinako langabezia tasa %6,4koa da, eta langile informalak %34 dira. Egoera sozio-ekonomiko horietan dauden eta 18 urtetik beherako seme-alabak dituzten herritarrek egun jasotzen dutena baino %40 altuagoa izango den laguntza ekonomikoa jasoko dute ekainetik aurrera.

Aurten Argentinako inflazioa %33,5era iritsi dela kontuan izanda hartutako neurria da. Pobreziak ere gora egin du Argentinan itxura guztien arabera, nahiz eta neurgailu fidagarririk ez dagoen zenbaterainokoa den esateko.

Fernandezen gobernuak %4,7koa zela esan zuen 2013ko lehen seihilekoan, baina asteartean Argentinako Langileen Zentralak (CTA gaztelaniazko sigletan) datu berriak publikatu zituen, eta 2013ko azken hiruhilekoan pobrezia tasa %18,2ra heldu zela adierazi zuen.

Honela iragarri zuen gastu sozialaren gorakada Fernandezek:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Argentina
Materialismo histerikoa
Espantua

Ez du irabaziko, erotuta dago, esaten ari dena ez da posible. Edonork ikusten du ez dagoela estatu bat gobernatzeko prestatuta. Teoriko bat da, ez dauka errealitatearen kontzientziarik. Feminismoak emandako pausoak atzeraezinak dira, herritarrek ez dute onartuko zenbait eskubide... [+]


Argentinako justiziak bertan behera utzi du Mileiren lan erreforma

Argentinako Lanaren Apelazioen Ganberak behin-behinean atzera bota du Argentinako presidenteren lan-erreforma, CGT Lanaren Konfederazio Orokorra sindikatuaren salaketari esker.


"Shock" bat beharrezkoa dela adierazi du Mileik presidente kargua hartzeko ekitaldian

Argentinako presidente kargua hartu du Javier Mileik igandean. Bere hitzaldian adierazi du "aldaketa erradikal" bat izango dela herrialdean.


2023-12-04 | Leire Artola Arin
Argentinako Mileiren gobernu berria: neonaziak, diktaduraren zuritzaileak eta familia

Abenduaren 10ean hartuko du Argentinako presidente kargua Javier Milei ultraeskuindarrak, eta hautatu dituen gobernukideak zeresana ematen ari dira: Rodolfo Barra estatuko abokatuen buru izango da, iragan nazia duena; Patricia Bullrich, Segurtasun ministro; María Eleanora... [+]


Eguneraketa berriak daude