Aresek berretsi du Nafarrete ez zuela Ertzaintzaren pilotakada batek zauritu

  • Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak berretsi du martxoaren 29an Gasteizen zauritutako Xuban Nafarrete gaztea ez zuela pilotakada batek jo. Eusko Legebiltzarrean egindako agerraldian Ertzaintzaren bertsio ofiziala mantendu zuen atzo Aresek. Bere hitzetan, poliziek ez zuten pilotakadarik jaurti eta Nafarrete lurrera erori ostean zauritu zen larri.


2012ko apirilaren 25an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Ertzainak Gasteizen, martxoaren 29ko greba egunean.

Gasteizen zauritutako Xuban Nafarreteren abokatuek zenbait auzokidek grabatutako bi bideo aurkeztu dituzte Gasteizko epaitegian. Diotenez, Nafarrete gomazko pilotakada batek jo zuela erakusten dute bideoek, eta Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren bertsioa ezeztatzen dute. Maiatzaren 9an Nafarreteren aitak emango ditu azalpenak Legebiltzarrean.

Xuban Nafarretek (19 urte) sei egun eman zituen ospitaleko zainketa intentsiboetako unitatean, martxoaren 29ko greba orokorraren egunean buruan kolpe bat jaso eta gero. Gazteak eta zenbait lekukok diotenez, ertzain batek distantzia gutxira pilotakada bat jaurti zion burura, burmuin isuria eraginez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gomazko pilotak
Gomazko pilotak erabili al ditu Ertzaintzak Gasteizen, lehen aldiz Cabacasen heriotzaz geroztik?

Gasteizko Martxoaren 3ko manifestazioaren aurka oldartzean Ertzaintzak gomazko pilotak erabili zituela salatu zuten zenbait eragilek eta pertsonek sare sozialetan, argazkiz lagunduta. Salaketak ez zuen oihartzun handirik izan, baina egia balitz gertaera esanguratsu baten aurrean... [+]


2024-02-14 | ARGIA
Ertzaintzak begia larri zauritu dion gaztearen aita
"Ez da bidezkoa, hamasei urte ditu; bada garaia gauzak aldatzeko eta asko gainera"

Villabonako Berdura plaza bete dute herritarrek otsailaren 13 iluntzean, Tolosako inauterietan Ertzaintzak gazte bati begia larri zauritu ziola salatzeko. Bere aitak azaldu ditu begian dituen lesio larriak eta Ertzaintzaren jokabidearekiko haserrea plazaratu du: "Ez da... [+]


Hainbat protesta deitu dituzte Tolosako polizia-kargak salatzeko

16 urteko gazte billabonatar batek zauri larriak izan ditu begiaren inguruan, Ertzaintzak Tolosan igande gauean kargatu ostean. Tolosaldeko Atariak informatu duenez, pilotakada bat eman zioten.


2023-03-15 | Axier Lopez
Espainiako Gobernuak ez du hitza bete: Mozal Legeak indarrean jarraituko du

2015ean PPk gehiengo absolutuz ezarri zuen Mozal Legea. Oinarrizko zenbait eskubide urratzen dituen arau sorta horrek kontrakotasun handia bildu zuen Espainiako Estatuko mugimendu sozial eta alderdi politikoen artean, baita nazioartean ere. Lege hori "ezbairik gabe derogatu... [+]


Eguneraketa berriak daude