Apaiz pederastekin neurriak har ditzala eskatu dio NBEk Vatikanoari

  • NBEko Haurren Eskubideei buruzko Batzordeak ondorioztatu duenez, Eliza Katolikoak ez die behar bezala aurre egin adin txikikoen sexu gehiegikeriei. Batzordeak Vatikanoari apaiz pederastak baztertu eta justiziaren eskuetan uzteko exijitu dio.


2014ko otsailaren 06an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Vatikanoa sexu-gehiegikerien biktimak babestu eta errudunak bilatu beharrean "elizaren izen ona" zaintzeaz arduratu da. (Argazkia: Parismatch)

Erakundearen txostenean Vatikanoari presioa egin dio NBEk, lehenbailehen “eraso sexualen autore zein susmagarriak beren betebeharretatik baztertu eta autoritateen eskuetan uztea” eskatu dio, “ikertuak eta auzipetuak” izan daitezen.

Pasa den hilean Ginebran egin zen konbentzioaren ostean plazaratutakoa da txosten hau. Konbentzioan giza eskubideen defentsan espezializatutako 18 kidek pederastiaren aurkako borrokan darabilten politikari buruzko galdeketa egin zieten Vatikanoko ordezkariei.

Vatikanoa konplize

Haurren Eskubideei buruzko Batzordeak argitaratutako txostenak dio Eliza Katolikoak ez duela nahikoa lan egin adin txikikoen sexu-gehiegikeriekin amaitzeko. Eta are gehiago, haurrak babesteko neurri egokiak hartu ez izanak “gehiegikeriak eta zigorgabetasuna iraunaraztea” eragin duela.

Batzordeak Vatikanoari egotzi dio sexu-abusuen biktimak babestu eta errudunak bilatu beharrean, “elizaren izen ona” zaintzeaz arduratu dela. Adin txikikoen babesa bigarren mailakotzat jotzeak Haurren Eskubideen alde Vatikanoak sinatu zuen ituna urratzea dakarrela gaineratu du.

Eliza katolikoari egozten zaio, bestalde, haurren sexu erasotzaileak parrokia batetik bestera edo beste herrialde batzuetara “transferitzea”, beren bidegabekeriak ezkutatu nahian. Praktika larri honekin gehiegikerien jarraikortasun eta zigorgabetasunaren erantzule zuzena da Vatikanoa.

Silvano Tomasi, Vatikanoak Nazio Batuetan duen ordezkariari urtarrilaren 16an egin zion elkarrizketa Haurren Eskubideei buruzko Batzordeak. Tomasik zehaztu zuen pederastia kasuak “beste jarduera errespetagarri askotan bezala” egon izan direla eliza katolikoan ere, eta kasu zehatzei buruzko galderak erantzuteari uko egin zion, “pribatutasuna” eta “errespetuaren” izenean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eliza Katolikoa
Zamorako apaiz kartzelako ihesa Santiago Carrillo buruzagi komunistak zapuztu zuen, lekuko baten arabera

1971n hainbat euskal abadek Zamorako espetxe hartatik ihes egiteko plana bertan behera geratu zen, poliziek tunela deskubritu ondoren. Nicanor Acosta abade-ohi komunistak Apaiz Kartzela dokumentaleko egileei elkarrizketa batean esan zien Santiago Carrillo izan zela salatzailea:... [+]


2024-03-08 | ARGIA
Espainiako Eliza Katolikoak 1.000tik gora pederastia kasu aitortu ditu

Espainiako Eliza Katolikoak onartu du adingabeei egindako 1.057 sexu-gehiegikeria gertatu direla Elizan. Urteetan abusuak gertatu izana ukatu du edo kasuei garrantzia kendu die. Duela gutxira arte, Espainian salaketa gutxi zeudela edo salaketarik ez zegoela defendatu du Elizak... [+]


Juan Maria Uriarte hil da, Donostiako gotzain emeritua

Espainiako Gobernuaren eta ETAren arteko negoziazioetan parte hartu izan zuen hainbat urtez Donostiako gotzain izandako Juan Maria Uriartek. Larunbatean zendu zen Basaurin.


2024-01-14 | Reyes Ilintxeta
Jose Mari Esparza. Ideia trafikatzailea
"Borrokaren beharra transmititu nahi dut, zerbait berria sortuko da, beti sortu da"

Jose Mari Esparza idazle, editore eta ekintzaile menderaezinak bere lanerako txokoan hartu gaitu, Altaffaylla Kultur Elkartea eta Txalaparta argitaletxearen sorlekuan, liburuz inguraturik. Gaztetan 20 urtez aritu zen Luzuriagaren Tafallako fabrikan lanean eta orain berriki... [+]


Elizak matrikulatu gabeko 3.000 ondasunen jatorria ikertu nahi du Nafarroako Gobernuak

Ondasunak identifikatu ostean, erreklamazio eta berreskuratze prozesua hasiko du aurten, eta udalerriei laguntza eta babesa eskaintzeko bulegoa sortuko dute.


Eguneraketa berriak daude