Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Antxon Ezeizak ere Donostia Saria jaso zuen

2012-09-21
alde 0    kontra 0
Euskadiko Filmategiaren argazkia, 'Antxon Eceiza: Cine, existencialismo y dialéctica' liburukoa.

Gaur abiatuko da Zinemaldia. 60. edizioa bete duela-eta, izarrez, atzerritik heldutako aktore eta zuzendari famatuz lepo dator aurten, baina etxeko bati dedikatu diote edizio hau: Antxon Ezeizari. Ez da harritzekoa, iazko azaroan zendu zen zinegile donostiarrak lotura estua baitzuen Zinemaldiarekin.

Jaialdiko pelikulen hautaketan eta epaimahaian parte hartu zuen urte askoan, eta 2003an hunkituta jaso zuen Ama Lur saria, zuzendariaren ibilbideari eskainia. Orduan ere, urtetan planteaturiko gogoetekin koherente, diskurtsoa ematea egokitu zitzaionean bere arrastoa uzteko aprobetxatu zuen: zinema euskalduna, euskaraz eta askea aldarrikatu zuen.

Zer pentsatuko luke Ezeizak, ordea, Barrura begiratzeko leihoak aferaren inguruan? Euskal presoei buruzko dokumentala ez da aukeratua izan Zinemaldian eskaintzeko, ezta euskal produkzioaren erakusleiho izan nahi duen Zinemira atalean ere, nahiz eta film okerragoak (edukiz, estetikaz eta filmikoki) ugari eskaini dituzten aurreko edizioetan. Presio politikoagatik ez dutela kanpoan utzi diote Zinemaldiko antolatzaileek, eta presio kontuak ezagun dituzte Zinemaldian, gogoratu Julio Medemen Euskal pilota. Larrua harriaren kontra edota Imanol Uriberen Burgosko prozesua. Antxon Ezeizaren beraren pelikularik ezagunena eta polemikoena Donostiako jaialdian estreinatu zen: Ke arteko egunak (1989). Kritikari askok ez zion barkatu obrak zuen kutsu ezkertiar abertzalea, baina Zinemaldiak ausardia izan zuen lana bere horretan epaitzeko. Areago, Urrezko Maskorra lortzeko lehiatu den euskarazko lehen pelikula izan zen, eta Ezeizari Donostia Saria eman zioten (garai hartan, dirudienez, ez zegoen atzerriko izar izan beharrik Donostia Saria jasotzeko). “Gustatuko litzaidake jendeak pelikula existentzial gisa ikustea Ke arteko egunak, ez film politiko gisa”, adierazi zuen orduan. Askori hori gertatzen zaio-eta, harago begiratzeko gaitasun (edo gogo) falta.

Kontuak kontu, merezitako omenaldia eskaini dio Zinemaldiak Antxon Ezeizari, Ikuska dokumental sailaren egileari, 70eko hamarkada bukaeran eta 80koaren hasieran Euskal Zinema Nazionalaren bere ideia garatu zuen zinegileari. Euskal zinema zer den, hortaz hausnartu zuen, hiru adar nagusiri tiraka: hizkuntza, estetika eta edukia. Hiru hamarkadaren ostean, berdin jarraitzen dugu, euskal zinema zer den eztabaidatzen.

 

Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2369
 
azala2368

2370 zenbakia.
2013ko maiatzaren 26a

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys