“Angiolillo ausart hil zen”

  • Asteartean 116 urte bete ziren Michele Angiolillo anarkista italiarra Bergaran hil zutenetik. Antonio Canovas del Castillo Espainiako Presidentea Arrasateko bainuetxean tiroz hil izanagatik kondenatu zuten garrotera.


2013ko abuztuaren 22an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Michele Angiolillo duela 116 urte hil zuten garrotez.

Efemeridearekin bat eginez The New York Timesek Angiolilloren exekuzioari buruz argitaratu zuen berrira iritsi gara. “Angiolillo ausart hil zen” argitaratu zuen titularrean AEBetako egunkariak. Albistearen gorputza itzuli dugu:

“LONDRES, Abu. 21. Espainiako Gobernuak debekatu egin du Espainian argitaratzea edo atzerrira telegrafiatzea atzo Bergaran exekutatu zuten Michele Angiolillori buruzko xehetasunak. Anarkista espainiarrak (sic) Canovas del Castillo señor-a, Espainiako aitzinekoa, tirokatu eta hil zuen abuztuaren 8an, igandea. Gutunak iritsi dira alabaina, exekuzioaren xehetasunekin. Idazleek diote anarkistak gutxi lo egin zuela ostegun gauean, arratsaldean hartu zuelako esna mantendu zuen kafea. Baina pultsu lasaia eta betiberdina zeukan. Presoak kafe kikara bat hartu zuen ostiral goizeko 8etan eta salda edan zuen 10etan.

Goizeko 10:53an Angiolillok irmotasunez igo zituen urkabeko eskailerak eta jantzi beltza eta kapa jarri zituen, azken horren gurutzea bere buruaren atzean jarriz. Lasai begiratu zien ikusleei, hitz egiteko baimena eskatu zuen, eta argi eta garbi ahoskatu zuen “Germinal” hitza (Germinal zen Frantziako egutegi errepublikarrean zazpigarren hilabeteari emandako izena, 1792tik 1806ra, martxoaren 21ean hasten zen eta apirilaren 29an amaitu). Hiltzailea garroteko aulkian eseri zen, bitartean borreroak burdinazko lepokoa estutu zion lepo inguruan. Borreroa Angiolillo presoaren aurpegia estaltzen hasi zenean, Angiolillok eskatu zuen estali gabe uzteko. Garrotearen torlojuak buelta eman zuen, lepokoa estutu, eta Angiolillo hil zen. Bere gorpua erakutsi zuten arratsaldeko 6ak arte noiz eta lurperatu baitzuten. Ikusle guztiak asko harritu ziren anarkistaren jarrerarekin".

Angiolillo euskal literaturan

Exekuzio horrek eta Angiolilloren bizitzako beste hainbat kapituluk fikziozko ispilua aurkitu zuten Koldo Izagirreren Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri nobelan. Lilio du izena Izagirreren nobelako protagonistak eta lehen pertsonan anarkistaren bizitzako hainbat kapitulu islatzen dira, gerora antzeko atakan egon izan diren militanteen oihuartzunak ere falta ez direla.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Anarkismoa
2023-01-31 | Gedar
102 egun daramatza gose greban Alfredo Cospito preso politiko anarkistak, Sardinian

Jasaten ari den isolamendu-erregimena salatzeko ekin zion gose grebari Cospitok. Erroman, presoarekin elkartasunez, protestak izan ziren larunbatean, eta 40 pertsona atxilotu zituzten polizia-indarrek.


Lola Iturberen eskola

Bartzelona, 1902ko  abuztuaren 1a. Lola Iturbe Arizcuren anarkista eta feminista aitzindaria jaio zen. CNTko kidea eta Mujeres Libres erakundeko sortzaileetako bat, 1936ko Espainiako Gerra amaitzean Frantziara alde egin zuen eta han Erresistentzian parte hartu zuen. Franco... [+]


2022-06-12 | Julen Azpitarte
Voltairine de Cleyre
Anarkista, besterik ez

Voltairine de Cleyre (1866-1912) XX. mendeko mugimendu anarkista eta feministako emakume garrantzitsuenetariko bat izan zen, Emma Goldmanekin batera. Feminismoa boto-eskubidearen aldeko borrokara mugatzen zen garaian, Cleyrek bide berriak ireki zituen eta gaur eguneraino iraun... [+]


Indarkeria matxista. Zer egin erasoa gauzatu duten pertsonekin?
Eraso matxisten kudeaketari buruzko hausnarketak, begirada anarkistatik

Poltsatik objektuak atera ahala, hitzaldira gerturatutako pertsonen begirada arretatsuaren pean ari da horiek kokatzen hizlarietako bat. Ur botila eta mukizapi pakete bat bazter batean, eta parez pare, distantzia dezentera, fruitu lehor poltsa eta hortzetako eskuila. Erdian,... [+]


Bakunin Batailoia; apaizez jantzita gizarte amurrioar fededuna astindu zuten miliziano anarkistak

Sergio Balchada Outeiralek liburua argitaratu du Gerra Zibilean alde errepublikarrean borrokatu zuten galiziarrei buruz. Horietako asko Amurrion egon ziren, Bakunin Batailoian. Bere presentziak amurrioarren arreta erakarri zuen, praktikatzen zuten ateismoak talka egiten baitzuen... [+]


Eguneraketa berriak daude