Andy Miah: “Kontrolatutako dopina bidezkoagoa litzateke antidopina baino”

  • Txirrindularitzaren zaleak Frantziako Tourrean gertatzen dena jarraitzen ari diren asteotan, ezin ahaztu lasterketarekin lotuta azaldu izan den dopinaren afera. 2012ko edizioan ere atera da kontua Remy Di Gregorio atxilotu dutelako. Horrelako jazarpenak alde batera utziko lituzke Andy Miah kirol etikan adituak. La Vanguardia egunkariak egin dion elkarrizketako pasarte batzuk dituzue jarraian.


2012ko uztailaren 17an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:03
Andy Miah.

"Asma duten pertsona gehiago daude lehiaketazko kirolean populazioaren osotasunean baino. (…) Hori adibide bat baino ez da, eta erakusten du nola ari den erabiltzen gaur egun bioteknologia medikoa helburu terapeutikoetatik harago".

(…)

"Denok erabiltzen ditugu teknologia berriak gorputzak eta buruak hobetzeko: kirol psikologia, dietak, kontzentrazioa hobetzen duten substantziak, kirurgia protesikoa, mota askotako kirurgia plastikoa… Eta ez bakarrik gabezia bat ordezkatzeko, baita errendimendua hobetzeko ere: normaletik harago joan nahi dugu. Zergatik uko egin aukera horiei kiroletan?".

(…)

"Kirolaria santu bihurtzen tematzen garelako, gure gainetik dagoen izaki bihurtu nahi dugulako, bere ahaleginaren arrakastak gantzututako norbait. Horregatik satanizatu da farmakologia berriaren erabilera, jende onaren fedea traizionatzen duelako".

(…)

"Gaur egun atleta gehiegik lehiatzen du abantailarekin: gehiago arriskatzen direlako edo aholkulari biokimiko hobeak dauzkatelako. Kontrolak saihesteko, badira laborategiak atletentzat sustantziak diseinatzen eta ez produktu horiek ez dira inoiz merkaturatzen. Marion Jonesen kasua izan zen 2007an".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Dopina
Dopinaren Mundu Agentziak lau urterako kanporatu du Errusia nazioarteko lehiaketetatik

Dopinaren Aurkako Munduko Agentziak ebatzi du Errusiak galarazita duela mundu mailako lehiaketetan parte hartzea. 2020ko Olinpiar Jokoetatik kanpo geratu da, besteak beste.


2017-12-15 | Jon Torner Zabala
Froomen positiboa eta 'Euskadi' izena nork eramango lehia... edo ziklismoak zenbat gogaitzen nauen

Realak azken partida galdu ostean –Malagaren aurkakoa– Whatsapp mezua jaso nuen, J.B. Toshack entrenatzaile ohiaren esaldi batekin: “Astelehenetan hamar jokalari aldatuko ditudala pentsatzen dut, astearteetan zazpi edo zortzi, ostegunetan lau, ostiraletan bi,... [+]


Eguneraketa berriak daude