Android euskaratzen amaitzeko maratoia uztailaren 12an

  • Android sistema eragilea duten gailuak euskaraz erabili ahal izateko itzulpen lana egiten ari da bolondres talde bat, eta laguntza eskatu du azken itzulpenak egiteko.


2013ko uztailaren 02an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
'Andromatoia' antolatu dute Android-a euskaraz eduki ahal izateko.

Azken hilabeteetan aurrera eramandako proiektuari bultzada emanez itzulpen maratoi bat antolatu dute uztailaren 12rako.

‘Andromatoia’ izeneko ekimena CodeSyntax-eko bulegoetan (Eibar) izango da. Falta diren itzulpenak egin ondoren ospakizun txiki bat egongo dela adierazi dute antolatzaileek.

Hilaren 12an, ostirala, arratsaldeko 15:00etatik aurrera hasiko da maratoia, eta joateko asmoa dutenei androideuskaraz@gmail.com helbidera edo @androideuskaraz twitter kontuan aurrez abisatzeko eskatu zaie.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Android
Gobernuek espioitzarako erabiltzen dituzte mugikorreko jakinarazpenak, AEBetako senatari baten arabera

Orain arte ezezaguna zen zelatatzeko metodo baten berri eman du AEBetako Ron Wyden senatariak: mugikorreko jakinarazpenak. AEBetako eta beste estatu batzuetako gobernuak teknika hori erabiltzen ari dira, Reuters-ek jakitera eman duenez.


Googleri 4.125 milioi euroko isuna ezarri diote nagusikeriaz jokatzeagatik

Europar Batasuneko Auzitegi Orokorrak Googleri 4.125 milioi euroko isuna ezartzeko erabakia berretsi du, inoiz ezarritako handiena. Arrazoia, bere bilatzailearen eta Chrome nabigatzailearen nagusitasuna sendotzeko Android mugikorren fabrikatzaileei legez kanpoko betebeharrak... [+]


2021-11-02 | Sustatu
Nola euskaratu zure Android telefonoa

Zure Hatz Marka Euskaraz kanpainarekin bat eginez, tutorial bat jarraian, nola euskaratu dezakezun zure Android telefonoa.


2017-02-22 | Librezale
Android gailuetarako teklatu euskaldun librea: AnySoft Keyboard

Android gailuetan euskararen presentzia gorabeheratsua da eta teklatuaren kalitatea aldakorra da. Ondorioz jende askorentzat telefonoan euskaraz idaztea beste hizkuntza batzuetan idaztea baino deserosoagoa da. Bestalde teklatu hauetako askok pribatutasun aldetik zalantzak... [+]


2014-10-16 | ARGIA
Android 5.0 euskaraz erabili ahal izango da

Telefono mugikorretan oso hedatua dagoen Android sistema eragilea euskaraz konfiguratu ahalko da.


Eguneraketa berriak daude