Mihian kili-kili, euskaraz ibili lelopean egingo da datorren urteko Araba Euskaraz festa Amurrion, Aresketa ikastolak antolatuta. Ekainaren 16an ospatuko da Arabako ikastolen aldeko jaiaren 33. edizioa. 2013koarekin, lau izango dira jada Aresketa ikastolak antolatu dituen festak, 1986, 1996 eta 2005 urtekoen ostean. Bildutako dirua handitze lanetara bideratuko dute. Antolatzaileek aurkezpen prentsaurrekoan azaldu zutenez, leloak euskara erabiltzearen garrantzia azpimarratu nahi du: "Euskararen ezagutza mailak aurrera egin duela diote azken ikerketek, baina ez da gauza bera gertatzen erabilerarekin".

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.