Piztu Ezazu Argia 970x90

Amaiurrek eta ERCk autodeterminazioaren aldeko elkarlana hasi dute Espainiako kongresuan

2012-06-29
alde 0    kontra 0
ERCko Alfred Bosch, kongresuan Kataluniako banderarekin

Amaiur koalizioak eta Herrialde Katalanetako ERCk talde bat sortu dute Espainiako kongresuan, elkarrekin autodeterminazio eskubidearen alde lan egiteko. Talde horrek erabakitzeko eskubidearekin lotutako ekimen parlamentarioak bultzatuko ditu. 10 diputatu dauzkate bi taldeek bat eginda.

Gaur egin dute lan batzorde horrek lehenengo bilera. Horren ostean Jon Iñarritu Amaiurreko ordezkariak adierazi du "XXI. mendeko Europan normaltasunez eta demokratikoki eztabaidatu ahal izatea" dela lan taldearen helburua. ERCko Alfred Boschek berriz, Rajoyri eskatu dio "Espainiako David Cameron" izan dadila.

Ez da ERCk euskal subiranistekin Espainiako kongresuan elkarlanean diharduen lehenengo aldia. Urte askoan Eusko Alkartasuna izan du aliatu kongresuan eta 2004an talde parlamentario propioa osatzeko ideia zeukatela ere adierazi zuten.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: VilaWeb
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2372
 
azala2371

2373 zenbakia.
2013ko ekainaren 16a
AZALA PDF-n

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys