Eus domeinua

Amadeu Abril i Abril: "Cat domeinua lortu bazen, .eus ere lortuko da"
Elisabeth Pombo| 2009-02-07

handitu txikitu
Amadeu Abril i Abril
Amadeu Abril i Abril

Urtarrilaren 29an PuntuEus elkartea aurkeztearekin batera, .eus domeinuarekin amesten hasi gara guztiok. Domeinuen esleipenari buruz pixka bat gehiago ulertzeko Puntcat-eko (.cat domeinua eskuratzeko lan egin duen elkartea) zuzendari ohiarekin hitz egin dugu. Bera da domeinuak esleitzeaz arduratzen den ICANN erakundea hobekien ezagutzen duen pertsonetako bat, ia lau urtez bertako Administrazio Kontseiluko kidea izan baita.

Eus ekimena ere gertutik ezagutzen du, laguntzaile gisa ari delako. Une honetan gehien kezkatzen duena AEBetako Gobernuak domeinuen onarpen prozesuan izan dezakeen esku hartzea da, horrek epeetan atzeratzea eragingo bailuke eta “hori kaltegarria da, bai ekonomikoki eta baita ziurgabetasuna sortzen duelako ere”, esan digu.

Jarraian irakurri ahal duzuena elkarrizketaren zati bat da; osoa datorren astean kaleratuko den ARGIA aldizkarian aurkituko duzue.

Cat domeinua lortzeko egin zen bidea beste ekimen batzuentzako eredu bihurtu da. Eredu katalana “kopiagarria” al da domeinu horiek lortzeko?

Cat domeinuak bidea ireki zuen dudarik gabe. Batetik, horrelako eredu bat lortzea posible zela erakutsi zuen eta bestetik, bideragarria izateaz gain, “gatazkarik sortzen ez duten” domeinuen adibide bilakatu da.

Cat domeinua .eus bezalako ekimenen edo .berlin bezalako hiri domeinuen eredu bilakatu da. Ordura arte domeinuak lurraldetasunari loturiko irizpide politikoetan (.fr, .es, .uk...) edo jarduera ekonomikoarekin zerikusia zutenetan (.com, .org, .museum, .trave...) oinarritzen ziren. Cat-ek beste irizpide batzuk zehaztu zituen: “hiztegia” (hizkuntza eta kulturari loturiko komunitatea) eta ez “pasaportea” edo “diru-zorroa”.

Zailena ICANN erakundeari .cat-ek egon behar zuela ulertaraztea izan zen. Cat domeinua lortu bazen, .eus ere lortuko da. Uste dut .eus oso ongi bideratua dagoela, zentzu guztietan.

Interes politiko edo lurraldetasun kontuek trabatu al dezakete .eus domeinua lortzeko prozesua?

Gaur egun hiru gauzek oztopa dezakete .eus domeinua: baldintzak betetzen ez dituen hautagaitza aurkeztea (eta hori ez da .eus-en kasua), ICANNek prozesuarekin ez jarraitzea erabakitzea (eta hori ICANNek ez du “bere borondatez” egingo) edo kanpo faktoreek atzeratzea edo geldiaraztea. Hirugarren horri dagokionez, kezkagarria da AEBetako Gobernuaren esku-hartzea. Hainbat urtez domeinuak liberalizatzeari buruz hitz egiten ibili ondoren, beharrezko azterketa ekonomikoak ez direla egin esanez zenbait eskutitz bidali zituen Gabonak baino lehen. Daukaten beldurra betikoa da: domeinu berri asko esleitzeak enpresen edo instituzioen kostuak igoko lituzke, horiek hainbat domeinu babestu beharko bailituzkete. Obamaren administrazio berriak honi buruz zer iritzi duen ikusi behar da, prozesua geldiarazteko eskatu dutenak Bushen administrazioko goi karguak baitira.

Zergatik lortu beharko litzateke .eus domeinua?

XXI. mendean Interneten zaude edo ez zara. XIX. mendean literaturarik, forma idatzirik, libururik izan ez zuten hizkuntzak gaur egun desagertuta daude edo desagertzear daude. XX. mendean eskoletara sartu ez ziren hizkuntza gutxik biziraun dute. Ondoren irratia eta telebista etorri ziren. Gaur egun Internet dago. Hizkuntzei eta kulturei prestigio soziala eman behar zaie. Interneteko euskal eremu horretan euskaldunek Txapeldunen Ligan jokatzen dutela erakutsi behar da, ez 2. B mailan. Beraz, .eus-ek prestigio soziala ematen du, normalizaziorako baliagarria da eta euskaldunen nortasuna indartzen du. Eta kanpotik begiratuta “barrutia” ikusgarri bihurtzen du, jendearen galderak eraginez: “Errentagarria al da merkatu hori?”, “Nire software edo zerbitzua euskarara itzuliko al dut?”.

 

Lotura interesgarriak:

  • Iruzkina idatzi
  • Inprimatu
  • erlazionatutako albisteak
  • Lagun bati bidali
Partekatu Albistea Bildura bidali delicious-era bidali zabaldura bidali twitterera bidali facebookera bidali

Albiste honi erantzun

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Izena*
E-posta*
Beste norbaitek idazten badu abisua ematea nahi duzu?
Idatzi segurtasun kodea:

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Zure izena*
Zure e-posta*
Lagunaren izena*
Lagunaren e-posta*
   
Larrun
"Eredu ekonomikoari bira eman ahal zaio?"
Denda
Argiaren urteurreneko Zumetaren lamina
Argiaren urteurreneko Zumetaren lamina
Salneurria: 160€
Jarraitu ARGIA
       
FacebookFacebook TwitterTwitter
   
RSSRSS-a BuletinaBuletina
   
Argia.com

© 2008 ARGIA.com - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak

Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza Bizkaiko Foru Aldundia