Ama lurra defendatzeko, Lurrama

  • “Laborantzako lurra zaindu” izango da aurtengo Lurraman zabalduko den mezua. Lurraren egoeraren larritasunaz ohartarazi nahi dute gaurtik hasi eta asteburu osoan Biarritzen. Hitzaldi, erakusketa, film, merkatu eta festa anitz antolatu dira horretarako.


2013ko urriaren 18an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Lurrama 2013.

Ipar Euskal Herrian nekazaritzara bideratutako 1.000 hektarea inguru galdu dira urteko, azken hamar urteetan. Lurren salerosketak ere ugaritu egin dira eta nekazarien egoera ahulduz doa. 1999tik 2010era bitartean nekazal lurren prezioak %40 igo direla salatu dute. Gainera, urbanizazio planek ez dituzte kontutan hartzen laborantzaren betekizunak. Hori horrela, egoeraren inguruan kontzientzia kolektiboa sortzea du helburu Lurramak.

Laborari astekariak Maryse Cachenaut Lurramako presidentearen hitzak jaso ditu: “Egoera arduratzekoa da. Bisitariekin elkarbanatu nahi dugu gogoeta eta irtenbideak bilatzeko eztabaidak sortu”.

Euskal Herritik harago joateko intentzioarekin, munduko txokoetako laborari txikien defentsan lanean diharduen Via Campesina-ko kideak izango dituzte gonbidatu Lapurdin. Josie Riffaud erakundeko nazioarteko Koordinazioko Komiteko kidea izango da Via Campesinako bozeramailea. Unai Arranguren eta Michel Berhocoirigoin kideekin batera hitz egingo du sortu duten mugimenduaz.

Hainbat konferentzia prestatu dituzte astebururako Lurraman. Klikatu hemen.

Egitarau zabala dago prestatuta asteburu guztirako.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Laborantza
2024-04-11 | Estitxu Eizagirre
Otxantegi Herri Lurraren II. urteurren jaia
"Otxantegiko lur emankorrak ezin dira porlan azpian geratu, arnasgunea izan behar dute"

Apirilaren 13an egitarau indartsua prestatu dute Berangoko Otxantegi Herri Lurra proiektuaren II. urteurrena ospatzeko. Apirilaren 18an, aldiz, bigarren desalojo saiakeraren mehatxua izango dute gainean eta herritarrei dei egin diete proiektua defendatzera joateko. Kideetako... [+]


2024-03-18 | Garazi Zabaleta
Nekazariak eskolan
Eskola ezin bada baserrira igo, baserria jaitsiko da ikastetxera...

Hamar urte baino gehiago daramatza martxan Arabako Nekazariak Eskolan proiektuak, Hazi fundazioak zenbait ekoizlerekin elkarlanean bultzatzen duena. Haur eta gaztetxoak nekazal mundutik geroz eta deskonektatuago bizi diren garaiotan, inoiz baino beharrezkoagoa da elkar... [+]


Nafarroako nekazaritza-ekoizpen ekologikoak lurren %25 kudeatu nahiko lituzke 2030ean

Nafarroako sektore ekologikoa egonkor mantendu da azken urtean eta nekazaritza ekoizpena %5 handitu da. Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluak erronka du 2030. urterako: lurren %25 ekologikoa izatea. "Bide horretan ari gara lanean, ahalik eta nekazari eta... [+]


Semilla y Belarra elkartea sortu dute Nafarroako O6 nekazarien mugimendutik

Aste honetan sortu da elkartea eta datorren astelehenean, hilaren 18an, laborarien sindikatuek Jose Mari Aierdi kontseilariarekin izango duten bileran egongo da.


2024-03-14 | Leire Artola Arin
EAEko nekazaritza lurren %5ak soilik dauka ziurtagiri ekologikoa

Gorantz egiten ari da nekazaritza ekologikoko eredua Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, Ekolurra Kontseiluak baieztatu duenez, baina Europako Itun Berdeak 2030erako helburutzat duen %25etik urrun dago oraindik.


Eguneraketa berriak daude