Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Alokairuan dauden maizterrak 10 egunetan kaleratzeko bidea ireki dute Hego EHn

2012-08-24
alde 0    kontra 0
Kaleratzeen gaia gizartean geroz eta indar gehiago hartzen ari da.

Espainiako Ministro Kontseiluak lege proiektua onartuko du gaur, non beste zenbait neurriren artean, alokairua ordaintzen ez duen maizterra hamar egunetan kaleratu ahal izango duten honek ez badu helegiterik aurkezten epailearen aurrean. Honekin kaleratze epeak azkartu nahi dituztela azaldu zuen Ana Pastor Espainiako Sustapen Ministroak.

"Orain arte ebazpen bat emateko egin beharreko prozedura gogaikarria murriztu nahi dugu, argi baitago, ordaintzen ez duenak ez duela ordainduko epeak luzeagoak izanagatik ere", adierazu du Ana Pastorrek. Aitortu du kaleratzeen gaia "sentibera" dela, baina "jendearen pikareskaren gaia jorratu behar" dutela esan du.

Sustapen ministroaren iritziz, jendeak asko pentsatzen du kaleratuen egoeran, "baina ez da konturatzen etxejabe batzuek alokairuarena dutela diru-sarrera gisa".

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: EiTB | El Diario Vasco | Público
Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2368
 
azala2367

2369 zenbakia.
2013ko maiatzaren 19a
AZALA PDF-n


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys