Bilboko alkate frankisten koadroak ikusgai mantenduko dituzte

  • Bilboko udaletxeko alkate frankisten koadroak beste espazio munizipal batera eramango dituzte, gainontzeko alkateenekin batera. Koadro bakoitza testuinguru historikoan kokatuko duten elementuak ere izango dira bertan, “Bilboko Udalaren historia ulertzen laguntzeko”.  Horixe da EAJ eta PSEren aldeko bozekin gaur goizeko udalbatzan onartu dena. EH Bilduk eta PPk kontra bozkatu dute.


2014ko otsailaren 27an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Frankismoaren Aurkako Kereilaren Euskal Plataformak deitutako elkarretaratzea, ikur frankistak erauzteko eskatuz

Udaletxeko korridore batean kokatuta dauden alkate frankisten koadroek eztabaida piztu dute azken asteotan. Are gehiago, Azkuna alkateak koadrook mantentzearen aldekoa zela adierazi zuenetik. EH Bilduk mozioa aurkeztu zuen, eta gaur goizeko udalbatzan heldu diote aferari ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek: EAJ, PP, PSE eta EH Bilduk. Iñaki Azkuna ez da bertan izan, osasun arazoak direla eta; Ibone Bengoetxeak ordezkatu du.

EH Bilduk koadroak berehala kentzeko eskatu dio Udal Gobernuari, hala eginez gero mozioa kentzeko prest agertuz.  Frankistek 1937ko ekainaren 19tik 1979ko apirila artean emandako 502 dominak, herritar ohorezko edota kutun izendapenak bertan behera uzteko ere eskatu du koalizio abertzaleak.  EAJ eta PSEren bozekin ordea, EH Bilduren proposamenari ezezkoa eman eta “interpretazio galeria” sortzea onartu dute, EHUko bi irakasleren txostenean oinarrituta.

Bilboko kaleetako ikur frankistak

Frankismoaren Aurkako  Kereilaren Euskal Plataformak (FAKEP) bestalde, elkarretaratzea deitu du goizeko 10etarako. “Frankismoaren zigorgabetasunari, tolerantziarik ez” lelopean, 30 lagun bildu dira udalaren parean, udalak Memoria Historikoaren Legea bete behar duela aldarrikatuz . Bertara eraman dituzte Bilboko zenbait etxebizitza eta eraikinetatik erauzi dituzten ikur frankistak ere.

Adierazi dutenez, bederatzi urte daramatzate borrokan Bilboko kale eta eraikinetan dauden ikur frankistak ken ditzaten, oraingoz, arrakastarik gabe. Ikur horiek zerrendatzen dituzten hainbat txosten daudela gaineratu dute. Egia, justizia eta erreparazioaren garrantzia aldarrikatu dute, eta prest agertu dira ikur guztien erauzketa prozesuan parte hartu eta laguntzeko.  Diotenez, “Erroma edo Berlinen ez dago bertako diktadurak goraipatzen dituen ikurrik, eta ustez horren europarra den Bilbok bide bera jarraitu behar luke”.

Bengoetxea EAJko ordezkariak adierazi duenez, Bilboko Udalak Memoria Historikoaren Legea beteko du, eta horrenbestez, toki “nabarmenetan” dauden ikur frankistak erauziko ditu.  “Mantentzekotan azalpenak ematen dituen xafla bat kokatuko litzateke alboan”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frankismoa
Zamorako apaiz kartzelako ihesa Santiago Carrillo buruzagi komunistak zapuztu zuen, lekuko baten arabera

1971n hainbat euskal abadek Zamorako espetxe hartatik ihes egiteko plana bertan behera geratu zen, poliziek tunela deskubritu ondoren. Nicanor Acosta abade-ohi komunistak Apaiz Kartzela dokumentaleko egileei elkarrizketa batean esan zien Santiago Carrillo izan zela salatzailea:... [+]


Frankismoak errepresialatutako emakumeen izenez jantziko dira Txantreako karrikak

Hiru urteko lanaren emaitza jaso du Iruñeko Udalak sinatutako dekretuak. Auzotik sortutako ekimenari esker, zazpi kale eta hiru plaza izendatuko dituzte.


Tefia, homosexualak zigortzeko eremua

Fuerteventura (Kanariar Uharteak), 1954ko otsailaren 11. Tefiako Nekazaritza Kolonia abian jarri zuten uharteko aireportu abandonatuan, basamortuaren erdian. Nekazaritza kolonia eufemismoaren atzean, praktikan, kontzentrazio eremua izan zen Tefia, nagusiki LGBTI komunitateko... [+]


Frankismoko bunkerrak
Hormigoizko orbainak Pirinioetako mugan

1936ko Gerra amaitzear zela, Franco diktadoreak Pirinioetan milaka bunker eraikitzea agindu zuen. Mendian horiek ikusten aspaldi ohituak gaude, baina ez genekien defentsarako lerro erraldoi bat osatzen zutela, eta azken urteetan berreskuratzeko ekimenak jarri dira abian. Izan... [+]


Eguneraketa berriak daude