Alex Salmond Eskoziako lehen ministroa da 2007az geroztik. Atzo Bilbon izan zen, eta Noticias taldeko egunkariek haren hitzak jaso dituzte gaur.
SNP alderdiko kidea Eskoziako eta Euskal Herriko egoera politikoaz mintzo da, ikuspegi ekonomiko batetik abiatuta: "Eskoziak nola sor dezake diru-sarrera gehiago? Diru-sarrerak sortzeko, haien gaineko kontrola izan behar dugu. Hori da konstituzio bat eta independentzia nahi izateko arrazoia. Horregatik eskatzen dugu erantzukizun nazional zabala. Biak ala biak, independentzia eta erantzukizun nazionala, hauteskundeetan eskoziarrei luzatuko dizkiegun galderak dira (...) Euskal Herriak [EAEk] bere diru-sarrerak kontrolatzeko duen gaitasunak azaltzen du zergatik den Espainiako Estatuko ekonomiarik indartsuena. Madrilek baino per capita errenta handiagoa du. Munduan gutxitan gertatzen da estatu baten hiriburuak baino errenta per capita handiagoa izatea eskualdeek, erkidegoek edo nazioek". (2010-09-14)
Eskoziako lehen ministro ohi Alex Salmond atxilotu dute, bi emakumek bere aurka sexu jazarpen salaketak jarri ostean.
Alex Salmond Eskoziako lehen ministroak BBCn egindako elkarrizketa batean esan du ez duela erabakirik hartu parlamentura itzultzearen inguruan, baina ateak “irekita” daudela.
Astelehen gauean izan dute Eskoziako lehen ministro Alex Salmondek eta independentziaren kontrako kanpainako buru Alistair Darlingek independentziari buruzko bigarren eta azken telebistako eztabaida. The Guardian-ek eginiko galdeketaren arabera, Salmondek erraz irabazi duela... [+]
Estatu independente izan nahi duen erabakiko du Eskoziak 2014an eta Europa osoan helburu bera duten herrientzat erreferente bihurtu da. Krisiak indartu egin ditu mugimendu independentistak Katalunian eta Flandrian ere. Europako puzzlea pieza txikiagoz osatzen hasteko lehen... [+]
Eskoziak erreferenduma egiteko zuen oztoporik handiena gainditu da Erresuma Batuak aurrera jarraitzeko akordioa historikoa sinatu ostean. Erresuma Batuak aukera eman orduko hasi du Eskoziak prozesua.