Alemaniako sozialdemokratak
Merkelekin bat egiteko prest

  • Angela Merkelen alderdi demokristauak (CDU) sozialdemokratekin (SPD)  koalizio gobernua osatu dezake. Alemaniako sozialdemokratek  Merkelekin negoziatzen hastea onartu dute.


2013ko urriaren 21an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Angela Merkelen alderdiak soziodemokraten beharra du gehiengoa lortzeko.

Irailaren 23ko hauteskundeetan botoen %41,5 lortu zituzten demokristauek gehiengo osoa lortzeko bost eserlekuren faltan. Hortaz, gobernua osatzeko koalizioa osatu beharra du Merkelen alderdiak, gutxiengoan gobernatu nahi ez badu.

Azken legegintzaldian kide izandako Alderdi Liberalak oso boto gutxi lortu zituen hauteskundeetan eta Parlamentutik kanpo gelditu da. Berdeekin hasitako negoziazioak ere bertan behera geratu dira; beraz sozialdemokratekin elkartzea beste aukerarik ez dute demokristauek. Alemaniako sozialdemokratek batzarra egin dute eta demokristauekin balizko koalizio gobernua osatzeko negoziaketekin hastea onartu dute. Bozketan 229 ordezkarik hartu dute parte; horietatik 196k negozioazioaren alde egin dute, 31k kontra eta 2 abstenitu egin dira. Hala ere, SDP alderdiko ia milioi erdi militanteek izango dute azken hitza, haien esku  egonen baita negoziazioak aurrera egiteko argi berdea ematea.

2005-2009ko legegintzaldian elkarrekin gobernatu zuten demokristau eta sozialdemokratek, “koalizio handia” deitutakoa osatuz. Akordio horren osteko hauteskundeetan II. Mundu Gerra garaitik izandako emaitzarik kaxkarrenak lortu zituzten. Hainbat alderdikide kezkatuta azaldu dira ituna errepikatzearekin. Negoziazioa hilabete edo gehiago luza daitekeela uste du Sigmar Gabriel SPDko presidenteak; eguberritarako Gobernua osatzeko moduan izango direla gaineratu du.

Sozialdemokraten eskaerak

Koalizioa osatzeko hainbat baldintza ipiniko dituzte sozialdemokratek. Horien artean honako eskakizunak egingo dizkiote Merkelen alderdiari: Orduko 8,5 euroko gutxieneko soldata, emakume eta gizonen soldatak parekatzea, hezkuntza eta azpiegituretan inbertsio igoera, pentsioak parekatzea, finantza transakzioetan zerga ipintzea, herritartasun bikoitza izateko aukera, eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko erraztasuna ematea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Angela Merkel
2017-09-25 | Xalba Ramirez
Merkelek hauteskundeak irabazi ditu, eskuin muturra jada hirugarren indarra den Alemanian

Alemaniako hauteskunde orokorretan garaipena lortu du berriz ere Angela Merkel kontserbadoreak. Sozialdemokratek (SPD) bozen %20,5 eskuratu dute, alderdiaren inoizko emaitzarik txarrenak. Eskuin muturrak berriz, ikaragarri egin du gora, Bundestagean sartuz lehen aldiz, bozen... [+]


2017-02-24 | Ane Irazabal
Ongi etorri harresiz jositako Europara

Errefuxiatuen aferak Bruselako agintarien benetako aurpegia estalgabetu du. Europako eskuina eta sozialdemokrazia hurbildu egin dira mugimendu ultranazionalisten diskurtsoetara. Inkesten presioa garondoan sentitu dute eta bozak ez galtzeko politika berrantolatzeari ekin diote... [+]


Boikot kanpaina abiarazi dute Alemaniako multinazionalen aurka

Sare sozialetatik hasi da multinazionalen aurkako boikot kanpaina eta Adidas, Nivea edota Milka markak, besteak beste ez kontsumitzera deitu dute, Alemaniako enpresak Greziarekin edukitzen ari diren jarrera salatzeko.  


2014-05-12 | ARGIA
Ukraina handi geratzen zaio Merkeli

Ukrainako krisiari buruzko analisia egin du Rafael Poch nazioarteko gaietan aditua den kazetariak La Vanguardiako Diario de Berlin blogean. Atzean dauden tentsio diplomatiko eta interesak xehatu ditu.


AEB-Europa, espioitza zortzi puntutan

“Obama lehendakariak atzerrira bidaiatzen duenean, bere kolaboratzaileak arduratzen dira maletan liburu labur batzuk sartzeaz, baita atzerriko liderrentzat opariak ere; eta diplomaziarekin baino akanpadarekin harreman handiagoa duen zerbait: kanpin denda bat”.


Eguneraketa berriak daude