Piztu Ezazu Argia 970x90

Alemaniak Internet Explorer ez erabiltzea gomendatu du

2012-09-20
alde 1    kontra 0

Alemaniako Gobernuak Internet Explorer ez erabiltzea gomendatu zien herritarrei asteartean, nabigatzailean errore bat aurkitu ondoren. Microsoftek adierazi du crackerrak nabigatzaileren segurtasun sistema erasotzen saiatzen ari direla, baina sortutako arazoak txikiak direla.

Dena den, Microsoftek baieztatu du erasotzaileek nabigatzailearen akats hau baliatu dezaketela eta ondorioz webgune arriskutsu bat bisitatzen duen edonoren PCan sartu eta ordenagailuaren kontrola hartu ahal izango dutela. Konpainiak azpimarratu du ordea, erasoak oso mugatuak izan direla.

Hori dela eta, Alemaniako Gobernuak adierazi du kezkatzeko arrazoia dela. Ondorioz,Internet Explorerren erabiltzaileei fabrikatzaileak segurtasuneko software bat kaleratu arte nabigatzaile alternatibo bat erabiltzeko gomendatu die, Firefox esaterako.

Konpainiak jakinarazi du ordenagailuak crackerren erasoetatik  babesteko software bat kaleratuko duela datozen egunetan. Bezeroek Microsoften web orrialdean izango dute eskura.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: 20 Minutos
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2372
 
azala2371

2373 zenbakia.
2013ko ekainaren 16a
AZALA PDF-n

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys