Alberto Arce eta Vittorio Arrigoni hiltzeko eskatzen ari dira
Gorka Bereziartua| 2009-01-15

handitu txikitu
Alberto Arce
Alberto Arce

Arce eta Arrigoni Palestinaren alde lan egiten duen ISM mugimenduko kideak dira, eta Gazan daude joan den abenduaren 27ko bonbardaketak hasi zirenetik. Arce ezaguna da Euskal Herrian, Radio Euskadin bonbardaketei buruz informatzen ari delako. Bada, Stop the ISM eskuin muturreko webgune sionistan, beraren eta ISMko hainbat kideren informazioa eta argazkiak zabaltzen ari dira, Hamas-en alde lanean ari direla esaten, eta Israelgo militarrei "aurkitu eta betirako paretik ken ditzatela" eskatzen.

Mehatxu horiek irakurrita, sionista erradikalenen diskurtsoa dela bururatzen zaio irakurleari; hori ez dela Israelen jarrera ofiziala; inolako gobernuk ez lukeela erretorika hori erabiliko. Baina irakurleak, horren ondotik, elkarrizketa bat jo du begiz. Hizketan Edwin Yabo, Israelek Madrilen duen enbaxadako ordezkaria. Alberto Arcek emandako albiste baten inguruan galdetuta, honakoa erantzun du: "Alberto Arce Hamasen aldeko ekintzailea da, eta bere interesen arabera informatzen du; eta, prefosta, bere interesak Hamasen aldekoak dira". 

Ez legoke esaten ibili beharrik, baina, badaezpada: ISMren webguneak argi eta garbi honakoa esaten du: "Israelgo armada eta haren okupazioa garaitu daitezke, armarik gabeko erresistentzia estrategiko eta diziplinatuaz". Arcek eta Arrigonik (eta gainontzeko nazioarteko laguntzaileek) ez dute inor hilko; baina informazioa zabaltzeagatik, hiltzeko arriskuan daude.

  • Iruzkina idatzi(1)
  • Inprimatu
  • Lagun bati bidali
Partekatu Albistea Bildura bidali delicious-era bidali zabaldura bidali twitterera bidali facebookera bidali

Erantzunak

  • Pello Errota - 2009-01-15 23:30:42: Benetan lotsagabia eta belgurgarria web horrena eta dena egia errateagatik

Albiste honi erantzun

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Izena*
E-posta*
Beste norbaitek idazten badu abisua ematea nahi duzu?
Idatzi segurtasun kodea:

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Zure izena*
Zure e-posta*
Lagunaren izena*
Lagunaren e-posta*
   
Larrun
"Eredu ekonomikoari bira eman ahal zaio?"
Denda
Argiaren urteurreneko Zumetaren lamina
Argiaren urteurreneko Zumetaren lamina
Salneurria: 160€
Jarraitu ARGIA
       
FacebookFacebook TwitterTwitter
   
RSSRSS-a BuletinaBuletina
   
Argia.com

© 2008 ARGIA.com - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak

Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza Bizkaiko Foru Aldundia