AHTren gaia "gaurkotasun politikora" ekartzeko deia egin du Elkarlanak
2011-06-01

handitu txikitu
AHT Gelditu! Elkarlanaren logoa.
AHT Gelditu! Elkarlanaren logoa.

AHT Gelditu! Elkarlanak gutuna bidali die Bildu, Aralar, NaBai eta Ezkerrari Abiadura Handiko Trenaren (AHT) gaia "bigarren mailatik" berriz ere "gaurkotasun politikora" ekartzeko deia luzatuz. Azpiegitura horren aurkako borrokak "indarra murriztu" duela "ukaezina" dela azaldu du Mila Elorza AHT Gelditu! Elkarlanako bozeramaileak, baina oraindik bada itxaropenerako tarterik mugimenduaren ustez.

Elorzak nabarmendu duenez obrak "motel" doaz aurrera, hiriburuetako sarrerak zehazteke daude eta obrak ofizialki inauguratu dituzten zenbait zatitan ez dira hasi lanean. Nafarroan egin dituzte lehenengo desjabetzeak, lanak udan hasteko: "Lurjabe gehienek ez dakite proiektuaren berri, eta defentsa gabe daude", esan du Elorzak. Iparraldean ere eztabaida oraindik puri-purian dagoela gogorarazi du.

Kezka azaldu dute Elkarlaneko kideek, "AHTk gizarte politiketan eta ingurumenean dakartzan ondorioak oso larriak izan arren, proiektua gelditzearen aldeko borroka bigarren mailan geratu delako". Baina "oraindik badugu aukera AHTaren erabilgarritasunaren inguruko eztabaida berpizteko", Elorzaren hitzetan. Proiektuaren aurka indarrak biltzeko aukera dagoela azpimarratu eta "AHTaren aurkako gehiengo sozial bat" badagoela gaineratu du. Horregatik jo dute hain zuzen ere alderdi horiengana. Izan ere, Elorzak onartu du AHT diputazioetatik eta udaletatik ezingo dela geratu, baina "herritarren aktiobazioari begira", garrantzitsua dela udalen jarrera.

Indarrak biltzeko lehen aukera ekainaren 11n izango da Arrasaten. AHTaren aurkako manifestazio nazionala deitu du Elkarlanak Trena geratzeko arrazoiak baditugu. AHT gelditzera goaz! lelopean.

Bitartean, atzo Zizurkilen (Gipuzkoa), zenbait baserritarrek ez zituzten sinatu lurren desjabetze aktak.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan:
Twitter  Delicious  Digg

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Zure izena*
Zure e-posta*
Lagunaren izena*
Lagunaren e-posta*
   

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Izena*
E-posta*
Beste norbaitek idazten badu abisua ematea nahi duzu?
Idatzi segurtasun kodea:
 

Irakurleen iruzkinak

  • Pedro Leralta - 2011-06-06 10:48:46: Zuzendari agurgarria: AHT-aren izena aldatzeka aldarrikatzen dut. Nire ustez dagokion izena GHT-a izan beharko litzateke. Zergatik?. “G”ez beterik dagoelako: -Gezurretan oinarrituta dago; zenbatezinak dira. -Gizarte zerbitzurako ez dago egina, eliteentzako baizik. -Gertu dagoena urruntzen du. -Gure mendi, baso eta soroak txikituko ditu. -Garesti samar da (Iruña-Madril 100€ inguru) -Gutxi erabiliko litzateke (Nafarroan bakarrik %0,6) -Gastu izugarria da (3.000 milioi € Nafarroan, 4.790 € biztanleko) -Garraiatzeko merkantziak ez du balio. -Geltokirik gabe geratuko lirateke hainbat herritan eta eskualdetan. -Gasolina gehiago erabiliko genuke Iruñera joateko trena hartzera. -Galerak ekarriko ditu, bai ekonomikoak bai sozialak. -Geografikoki jasanezina da, pasatzen den lekutik sunsitzen duelako. -Gorroto sortzen du igarotzen den tokietan. -Gogaitzen du fauna. - Gorrarena egiten dute gizartearen iritziaren aurrean. -Galarazten digute herri galdeketak. -Guztion artean ordainduko dugu ez erabili arren… Hori bai, badago G bat positiboa: -Garai berria ireki da udaletxeetan eta jendearen artean. Beraz, azken G: GELDITUKO DUGU¡¡
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Dohainik.

Publizitatea

Jarraitu ARGIA
       
FacebookFacebook TwitterTwitter
   
RSSRSS-a BuletinaBuletina
   
Argia.com

© 2008 ARGIA.com - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak

Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza Bizkaiko Foru Aldundia