AHTren aurkako ekintzaileek Atlantic Logistic Foruma eten dute Baionan, "Euskadi-Akitania Lobby-a salatzeko"

  • Hego Euskal Herriko Mugitu! AHTren aurkako desobedientzia mugimenduko zenbait kidek eten egin zuten atzo Baionako Merkataritza Ganberan ospatzen ari den Atlantic Logistic Foruma. Foroan bildutakoei "AHTren eta proiektu txikitzaileen salaketaren berri emateko" igo ziren oholtza gainera. "Euskal Y-aren aldeko Euskadi-Akitania Lobby-a salatu" nahi izan zutela adierazi dute Mugitu! kolektiboko kideek.




2011ko irailaren 30an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 15:57:58

Manifestazioa Gasteizen

Bihar, bestalde, 2009an Urbinan atxilotutakoen aurkako epaiketa salatuko du AHT Geldituk Gasteizen. Manifestazioa 18:00etan abiatuko da Bilbo plazatik. [Informazio gehiago]

Sarkozyren babesa Marokoko abiadura handiko trenari

Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak eta Mohamed VI Marokoko erregeak Marokoko abiadura handiko trenbide sarearen obren hasiera ikuskatu zuten atzo. 350 kilometroko trenbideak Tanger eta Casablanca lotu nahi ditu 2015erako. Proiektuak 1.800 milioi euroko aurrekontua du –bestelako azpiegitura osagarriak aintzat hartu gabe–, eta parte handi bat Frantziako Gobernuak finantzatuko du. Orotara 920 milioi euroko mailegua desblokeatu du Sarkozyk. "Frantziarrek jakin behar dute Marokoko abiadura handiko trenak frantziarrei lana emango diela. Milaka lanordu dira frantziar beharginentzat", esan du Frantziako presidenteak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abiadura Handiko Trena
Julio Villanueva (AHT Gelditu)
"Abiadura Handiko Trenik gabeko Nafarroa posible da"

Abiadura Handiko Trenaren inguruan mintzatu dira zenbait ekintzaile asteazkenean Iruñeko Zabaldin osatu duten hitzaldian. Italiako Val Susa bailarako adibidea bertatik bertara ezagutzeko aukera ere izan dute han sortutako mugimenduaren ordezkari bat etorri delako... [+]


Iñaki Arriolak dio AHTren lanak amaituta ikusteko oraindik "urtetxo" batzuk beharko direla

Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuak onartu du herritarrak "nekatuta eta haserre" daudela obren iraupenarekin. "Euskal Y" deiturikoaren hormigoizko azpiegituraren lanak 2025ean amaituko direla hitz eman du, baina gaineko egitura guztia eta hiriburuetarako... [+]


AHT eta tren sozialerako egungo trenbidea egokitzea eskatu dute Altsasun

Nafarroa Trenaren Alde, Araba Trenaren Alde eta Goierriko AHTrik Ez plataformek Altsasun egindako prentsaurrekoan egin dute eskaera: tren lasterrak soilik erabiltzeko trenbide-azpiegitura berriak eraikitzeko proiektuak geldiaraztea, gaur egungo tren-azpiegiturak berritzea eta... [+]


Eguneraketa berriak daude