CADEk, ingurumenaren aldeko elkarteak biltzen dituen kolektiboak, azpiegitura berriak "alferrikakoak" direla erakusten duen txostena plazaratu du. Frantziako Estatuko Abiadura Handiko Trenaren linea berriez (LGV) ari da bereziki txostena, Lapurdiko bideaz tartean. Azterketaren arabera, gaur egungo trenbide sarearen balizko saturazioari aurre egiteko, ez da beharrezkoa AHT linea berriak eraikitzea.
Lapurdiko linea hizpide, CADEko bozeramaile Victor Pachonek gogorarazi du badirudiela proiektua geldirik dagoela, eta haien aldeko hainbeste argudiorik ez dutela sekula izan, baina "borrokan" jarraitu beharra dagoela, egitasmoa erabat lurperatu arte". Hori horrela, urriaren 27an Baionan egingo den AHTren aurkako manifestazioan parte hartzeko deia luzatu du.
Informazio gehiago:
Txostenaren laburpena (pdf, frantsesez)
AHTren linea berrien aurkako plataformaren webgunea.

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.