Piztu Ezazu Argia 970x90

AEBek inoiz baino arma gehiago saldu zituzten 2011n

2012-08-27
alde 0    kontra 0
AEBk saldutako misil gehienak Persiako Golkoko herrialde aliatuentzat izan dira.

AEBek 2011n atzerrira saldutako arma kopurua historikoa izan da, guztira ia 53.000 milioi eurotako (66.300 milioi dolar) salmenta egin zuten. Misil aurreratuenak eta sortu berriak diren hegazkinak dira gehien saldutakoak. Erosleak berriz, Persiako Golkoko herrialde aliatuak izan dira, batez ere: Saudi Arabia, Arabiar Emirerri Batuak eta Oman. 

The New York Timesek ateratako datuen arabera 2010. urtean saldutako armen hirukoitza da 2011n saldutakoa. 17.100 milioi euro (21.400 milioi dolar) saldu zituzten AEBek duela bi urte. Krisiak armen negozioan eragina izan zuen arren, Irango nuklearraren tentsioak areagotu egin du armen salmenta.

Munduko merkatuan %78ko eragina eduki zuen 2011n AEBetako armamentuaren salmentak. Errusia da mundukko bigarren arma saltzailerik handiena, 3.800 milioi euro iaz.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: The New York Times
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2372
 
azala2371

2373 zenbakia.
2013ko ekainaren 16a
AZALA PDF-n

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys