AEB Afganistango soldaduak 33.000tik 10.000tik behera murriztea aztertzen ari da

  • 2015erako Afganistanen dagoen soldadu kopurua 10.000tik jaitsi daitekeela adierazi du AEBetako Etxe Zuriak. 2011n 100.000 soldadu estatu batuar zeuden, eta gaur egun 33.000 inguru daude, Reutersen arabera.


2014ko apirilaren 22an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
EEBBko soldaduak Afganistanera iristen, hegazkin baten barnean. (Arg: El Mundo)

AEBtako Gobernuak adierazi duenez “terrorismoaren aurkako operazioetan” eta “Afganistango soldaduen entrenamenduan” egingo dute lan Asiako herrialdean mantenduko dituzten soldaduek.

Afganistango armada “matxinatuen aurka” entrenatzeko gutxienez 10.000 soldadu estatu batuar behar direla adierazi du Joe Dunford AEBko lider militar eta NATOko kideak.

Adostasunik ez

Hamid Karzai Afganistango presidentea eta Barack Obama AEBkogobernuburua ez dira oraindik adostasunera iritsi. Karzaik adierazi zuen ez duela onartuko Washingtongo armadak Afganistango zibilen etxeetan operazio militarrak egiterik, eta “talibanekin bake prozesu zintzoa” aurrera eraman nahi duela esan zuen.

2013ko eztabaidetan 2014tik aurrera AEBen tropa guztiak Asiako herrialdetik kanporatzeko aukera ikertuko zuela esan zuen Etxe Zuriak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Afganistan
Milaka pertsona hil dira Afganistanen izandako lurrikaren ondorioz

Azken hamarkadetan Afganistanen izandako “lurrikara suntsitzaileenetarikoak” izan dira. 2.530 pertsonal hil eta 9.240 zauritu dira EITBk argitara eman duenez.


Hil gaitzazue

2021eko abuztuaren 15ean, talibanek Kabul mendean hartu zutenean, milaka afganiar ihes egiten saiatu ziren. Soilik hilabete hartan, 35.000 pertsona baino gehiagok zeharkatu zuten Pakistango muga, eta 2022. urtea hasi orduko 145.000 ziren beste aldean. Aldiz, gertakari horien... [+]


Emakumeek hezkuntza jasotzeko eskubidearen aldeko kanpainaren burua atxilotu dute talibanek

Matiullah Wesa aktibista atxilotu dutela salatu du UNAMA elkarteak astelehenean eta Afganistango Gobernuari arrazoia argitzeko eskatu dio. Ekintzaile afganiarrak emakumeen hezkuntza errazteko Pen Pathen kanpainaren sortzailea da. Igandean bideo bat publikatu zuen hezkuntzarako... [+]


2022-12-26 | ARGIA
Unibertsitatean ikasketak egiteko debekuaren ostean
GKEtan lan egitea debekatu diete emakume afganiarrei talibanek

Argudiatu dute Gobernuz Kanpoko Erakundeen lantokietan emakumeek ez dituztela janzkera arauak errespetatzen. GKE ugarik salatu dute emakumeen lanik gabe ezin izango dutela osasun eta giza arreta eman. Joan den astean, talibanek debekatu egin zieten... [+]


Eguneraketa berriak daude