Londres 2012 Joko Olinpikoetako babesle nagusia da Adidas. Jokoak promozionatzeko arropa eta uniformeak berak egingo ditu, besteak beste. Aurreikuspenen arabera enpresa alemaniarrak dirutza handia egin dezake operazioarekin –2012ko Eurokopan 1.600 milioi euro irabazi zituen–. The Daily Telegraph egunkariak txanponaren beste aldea erakutsi digu: Adidas-entzako produktuak egiten dituzten kanputxearrek 61 euro kobratzen dituzte hilean, eta soldata horrekin, 40 euro ordaindu behar dituzte enpresarenak diren etxebizitzetako gelak alokatzeko.

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.