Piztu Ezazu Argia gunera joan.

'Summer of Labs' sortzaileen topaketak egingo dira Errenterian

2012-08-03
alde 0    kontra 0

Summer of Labs sortzaile, ekintzaile, zaletu eta jakin-mina duten guztien topalekua da eta teknologia, kultura askea eta praktika esperimentala atsegin dutenak elkartuko ditu. Abuztuaren 10ean eta 11n Errenteriako Kabia Espazio Kreatiboan izango da.

Kabian aurkeztuko dituzte inguruko eragile eta kolektiboak garatzen ari diren proiektu eta ekimenak eta ondoren tailerrak izango dira jendeak parte har dezan ekintzetan.

Abuztuaren 10ean, ostiralean, Donostiako Tabakalerako laboratorioen proiektu egoiliarrak aurkeztuko dira: tripulatu gabeko hegazkinak, laser izpien bitartez gauzak ebakitzen dituzten gailuak, kutsadura detektatzeko gailuak...

Abuztuaren 11n, larunbatean haur eta helduei zuzendutako tailerrak izango dira. Zaharkitutako edo erabilgarriak ez diren etxetresnekin gailu elektronikoei erabilera berriak ematen ikasteko aukera izango da.

Bestalde, topaketen barruan, abuztuaren 15etik 18ra udako kanpalekua antolatu dute Bilboko ZAWPen. Lau eguneko tailer trinkoa egingo dute Kabian abiatutako zenbait gairen inguruko hausnarketa sakontzeko.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: Euskadi Innova
Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2368
 
azala2367

2369 zenbakia.
2013ko maiatzaren 19a
AZALA PDF-n


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys