Abortuaren legea bertan behera geratuko dela adierazi du Rajoyk

  • Espainiako Estatuko presidenteak eman zuen albistea astearte goizean: Abortuaren legeak ez du aurrera egingo, adostasunik lortu ez dutelako. Legea bazterrean gelditu ondoren, Justizia Ministro Alberto Ruiz Gallardonek dimititu egin du. 30 urte ondoren politika utziko du.


2014ko irailaren 23an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-09-25 10:37:11
Mugimendu feministak gogor egin du abortatzeko eskubidearen alde. Irudian apirilaren 5eko manifestazioa Iruñean. Argazkia: Dani Blanco

Joan den astean, erreformaren bultzatzaile nagusietakoa izan den Alberto Ruiz Gallardón Justizia ministroak esan zuen erreforma atzeratu egingo zela, Kataluniako gaian indarrak jarri behar zituztelako.

Alabaina, astearte goizean ezustekoa eman zuen Mariano Rajoy presidenteak. Erreforma bertan behera geratuko da, baina Rajoyk esan du gaur egungo araudia aldatuko dutela. Batetik, 16 eta 17 urtekoek gurasoei baimena eskatu beharko diote abortatzeko, gaur egun gurasoei esatea nahikoa da eta ez kasu guztietan. Bestetik, Familia Babesteko Plana abian jarriko du urtea amaitu baino lehen.

Espainiako Gobernuaren erreformak aurkako jarrera gogorra izan du. Oposizioak berak gogor kritikatu du eta kalean ere ozen entzun da erreformaren aurkako oihua.

Erreforma bertan behera geratuko zela ofizialki jakin ez arren, gizarteko sektore asko garaipena ospatzen ari ziren dagoeneko. Begoña Zabala Abortatzeko eskubidearen aldeko Nafarroako batzarreko kideak astelehenean bertan egin zuen garaipenaren hausnarketa mamitsua.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abortu eskubidea
2024-03-12 | Euskal Irratiak
Jacqueline Idiart
"1970eko hamarkadan milioi bat emaztek abortatzen zuten Frantzian legez kanpo"

Abortuaren eskubidea Frantziako konstituzioan sartu da aste honetan. Baina abortatzeko eskubidea ez da gaur goizeko afera. Jadanik 1970. hamarkadaren hasieran mugimendu azkarrak izan ziren eskubide horren erdiesteko Ipar Euskal Herrian.


Frantziako Konstituzioak jasoko du "aborturako askatasuna bermatzea"

Senatuaren babesa jaso zuen joan den ostegunean, eta Kongresuak berretsi du astelehenean konstituzioaren aldaketa agintzen duen neurria. Frantzia da konstituzioan abortu eskubidea "bermatzen" duen munduko estatu bakarra.


"Aborturako askatasuna" konstituzioan jasotzearen alde bozkatu du Frantziako Senatuak

267 senatarik alde bozkatu dute eta 50ek kontra. Frantziako Legebiltzarrak eta Senatuak alde bozkaturik, bi ganberak biltzen dituen Kongresuaren bozketa eskas da: martxoaren 4an eginen da, eta printzipioz aldeko botoa gailendu beharko litzateke.


Espainiako Gotzainen Batzarraren aurka Donostian agertutako kartelak ikertzeko eskatu dute Abokatu Kristauek

Abokatu Kristauek "iraingarritzat" jo dituzte Donostian agertutako kartelak. Haien ustez, hiru delitu egin dituzte egileek: gorroto-delitua, erlijioen-sentimenduen aurkakoa eta egoera zibilaren usurpazioa. Ekintza anonimoa izan da, Askabide klinikaren ondoan jarritako... [+]


Elizaren pederastia kasuak salatzeko kartelak agertu dira Donostian

Espainiako Gotzainen Batzarraren izena daramaten kartelak agertu dira Askabide klinikaren ondoan: "Orain abortatzen baduzu, zer joko dugu larrutan hemendik 5 edo 6 urtetara?".


Eguneraketa berriak daude