Abortuaren aldeko lau ekintzailek Rajoyren hitzaldia eten dute Donostian

  • Lau ekintzailek Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentearen hitzaldia eten zuten Kursaalean joan den larunbatean. Abortuaren alde oihu egin zuten EAEko PPren biltzarrean.


2014ko martxoaren 10an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Rajoyren diskurtsoa eten zuten emakumeek akreditazioak zeramatzaten jantzita, eta publiko artetik altxa ziren. PPko segurtasunak kaleratu ondoren Ertzaintzak identifikatu egin zituen Kursaal kanpoaldean. (Arg: Carlos Ruiz)

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentearen hitzaldiak eman behar zion amaiera Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako popularren bilkurari. Eta hala izan zen. Ez nolanahi, ordea.

Publikoan eserita zeuden lau emakumek abortuaren aldeko kontsignak oihukatu zituzten, Rajoyk bere diskurtsoa hasi zuenean. Presidentearen hitzaldia etetea lortu zuten, Emakume Langilearen Nazioarteko Egunean.

“Abortu librea”, “gure gorputza gure erabakia” eta “aborto ilegal, violencia estatal” (abortu ilegala, estatu indarkeria) bezalako aldarriak oihukatu zituzten, gorriz zikindutako eskuekin aurpegia margotu eta besoak altxatuta sinbolo feminista marrazten zuten bitartean.

PPko jarraitzaileek txistu eta txalo hotsez isilarazi nahi izan zituzten, “sí a la vida” (bizitzari bai) egin zuten garrasi, segurtasuneko langileek emakumeak indarrez atera zituzten arte. Lau ekintzaileek ez zuten erresistentziarik jarri.

Emakumeek akreditazioak zeramatzaten jantzita. PPko bilkurako segurtasun neurriak zorrotzak ziren arren, aretoko bosgarren ilaran zeuden eserita, publiko artean, lau emakumeak. Ertzaintzak identifikatu egin zituen Kursaal kanpoaldean.

Bitartean Rajoyk diskurtsoarekin jarraitu zuen, gertatutakoari aipamenik egin gabe.

Ekimen ugari Euskal Herrian

Martxoaren 8an Euskal Herria emakumearen aldeko keinuz josi zen. Ekimen gehienetan abortatzeko eskubidearen aldeko aldarrikapenak ez ziren falta izan: mobilizazioak, hitzaldiak, konzentrazioak, margoketak... Beheko argazkian Iruñeko Gaztelu Plaza (Argazkia: Ahotsa.info)

 

Gasteizko Andra Mari Zuriaren plaza. (Arg: Mrafundazioa)

 

Donostia. Bideoa: Piztu

Datozen egunetarako ere hainbat ekimen antolatu dituzte Larrabetzun, Anoetan, Azpeitian eta Donostian.

Larunbateko eta aste honetako ekimenei buruzko informazio gehiago Topatu.infon.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abortu eskubidea
2024-03-12 | Euskal Irratiak
Jacqueline Idiart
"1970eko hamarkadan milioi bat emaztek abortatzen zuten Frantzian legez kanpo"

Abortuaren eskubidea Frantziako konstituzioan sartu da aste honetan. Baina abortatzeko eskubidea ez da gaur goizeko afera. Jadanik 1970. hamarkadaren hasieran mugimendu azkarrak izan ziren eskubide horren erdiesteko Ipar Euskal Herrian.


Frantziako Konstituzioak jasoko du "aborturako askatasuna bermatzea"

Senatuaren babesa jaso zuen joan den ostegunean, eta Kongresuak berretsi du astelehenean konstituzioaren aldaketa agintzen duen neurria. Frantzia da konstituzioan abortu eskubidea "bermatzen" duen munduko estatu bakarra.


"Aborturako askatasuna" konstituzioan jasotzearen alde bozkatu du Frantziako Senatuak

267 senatarik alde bozkatu dute eta 50ek kontra. Frantziako Legebiltzarrak eta Senatuak alde bozkaturik, bi ganberak biltzen dituen Kongresuaren bozketa eskas da: martxoaren 4an eginen da, eta printzipioz aldeko botoa gailendu beharko litzateke.


Espainiako Gotzainen Batzarraren aurka Donostian agertutako kartelak ikertzeko eskatu dute Abokatu Kristauek

Abokatu Kristauek "iraingarritzat" jo dituzte Donostian agertutako kartelak. Haien ustez, hiru delitu egin dituzte egileek: gorroto-delitua, erlijioen-sentimenduen aurkakoa eta egoera zibilaren usurpazioa. Ekintza anonimoa izan da, Askabide klinikaren ondoan jarritako... [+]


Elizaren pederastia kasuak salatzeko kartelak agertu dira Donostian

Espainiako Gotzainen Batzarraren izena daramaten kartelak agertu dira Askabide klinikaren ondoan: "Orain abortatzen baduzu, zer joko dugu larrutan hemendik 5 edo 6 urtetara?".


Eguneraketa berriak daude