Abiatu da EAEn frackinga debekatzea eskatzeko sinadura bilketa

  • Joan den abenduan aurkeztu zuten Gasteizen EAEko lurraldean haustura hidraulikoan debekatzeko xedea duen Herri Ekimen Legegilea (HEL). Prozedurak aurrera egin eta lege proposamenaren eztabaida Eusko Legebiltzarrera iritsi dadin, ekimenaren sustatzaileek 30.000 sinadura batu beharko dituzte datozen lau hilabeteetan.


2014ko martxoaren 20an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Fracking Ez plataformako kideak, beren egoitza berriaren aurrean (Arg.: Fracking Ez).

Gaur eman diote hasiera izenpe bilketa kanpainari, Gasteizen egindako agerraldi publiko batean. Bide batez, kanpainaren koordinazio gunea izango dena ireki dute: frackingaren aurkako bulegoa. Fracking Ez izeneko plataforma arduratuko nola bulegoa kudeatzeaz hala sinadura bilketa sustatzeaz; EAEn haustura hidraulikoaren aurka diharduten talde guztiek bat egin dute kolektibo horretan.

Kanpainaren berri emango duen webgunea ere aurkeztu dute: http://frackingez.org/eu. Besteak beste, sinatzeko egun eta lekuak iragarriko dituzte bertan. Lehen izenpeak gaurko arratsaldeko 19:00etan jasoko dituzte, frackingaren aurkako bulegoan bertan eta jai giroan.

HELa bultzatzeko ez ezik, Fracking Ez kolektiboak haustura hidraulikoak dakarren mehatxuaz ohartarazteko baliatu nahi du sinadura bilketa kanpaina. Bestalde, uste dute alderdi politiko guztiak gaiaz zein jarrera duten argiro adieraztera behartuko dituztela, "hainbatek ez baitu orain arte behar bezain argi azaldu".

Fracking Ez-en helburua da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lurretan hidrokarburo ez-konbentzionalen esplorazioa, ikerketa eta ustiaketa debekatzea. Baita haustura hidrauliko teknika zernahitarako erabiltzea ere. Gaurko agerraldian adierazi dutenez, “frackingak bizirik dirau gobernu eta enpresen agendetan”, azken aldian hari buruzko albisteak urritu badira ere. “Ikerketa baimenak eta frackingaren bitartez egingo diren putzuen eskaerak mahai gainean daude”, gehitu dute; “lehen putzuetarako ingurumen txostenak Madrilen daude, eta Ingurumen Inpaktuen Adierazpenen zain daude zulatzaileak. Dirudienez, 2014 amaieran edo 2015 hasieran izango dituzte Madrileko baimenak, ingurumenari dagozkionak, eta horren ondoren zulatzen hasteko asmotan daude”.

Sinadura bilketarako erabiliko den dokumentua osorik, legearen testua barne (euskaraz eta gaztelaniaz, pdf)


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frackingaren arriskua
Gas naturalaren dilema Herbehereetan: prest gaude Groningen hobia ixteko?

Energia krisiarekin Herbehereetan bidegurutze bat sortu zaie: munduko gas natural hobi handienetako bat itxi, aurreikusita zegoen bezala, edo irekita mantendu Europaren presioei men eginez? Eskueran ditugun energia iturri oparoak aprobetxatzeak nolabaiteko kalteak onartzea... [+]


2021-08-27 | Arabako Alea
Gasteizen gasa esploratzeko helegiteari eutsi dio Eusko Jaurlaritzak

Armentia-2 putzuan gasa esploratzeari uko egingo ziola ofizialki iragarri eta bost hilabetera, Eusko Jaurlaritzak ez du atzera bota Gasteizko Udalaren erabakiaren aurkako helegitea. EH Bilduk eta Eguzkik bertan behera uzteko eskatu diote.


2020-12-23 | Z. Oleaga
Armentia-2 putzuan gasa dagoen ikertzeko baimena ukatu du Gasteizko Udalak

Udal teknikariek ebatzi dute Hiri Antolamendurako Plan Orokorrak (HAPO) ez duela baimentzen gasa dagoen ikertzeko zundaketarik egitea. EAEko Ekonomiaren Garapeneko, Jasangarritasuneko eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiak zabalik utzi du helegitea aurkezteko aukera.


2020ko uda hartan COVID-19a zabaldu zen, klima zoratu... eta fracking-ak porrot egin zuen

COVID-19ak eragindako anabasaren zalapartak eta klimaren aldaketak hedabideetan uzten dituen irudi beldurgarri bezain espektakularrek estalita, gutxi hitz egiten da petrolioaren krisiaz, tartean fracking-aren gainbeheraz. Bestela esanda, herritarrak ari daitezkeela eztabaidan... [+]


Eguneraketa berriak daude