Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Euskal Herriko gatazkaren konponbidea sustatzeko eztabaida eguna Baionan

2012-10-11
alde 0    kontra 0
Atzo Baionan egin zen Bake Bidea taldearen aurkezpena

Bakea oinarritzat hartuta gatazkaren konponbideaz hausnartzeko bakearen aldeko foroa antolatu dute Baionan. “Eztabaida ziklo iraunkorra” helburu duen ekimena abenduaren 15ean izango da.

Iazko urriaren 20an ETAk borroka armatua betiko utziko duela iragarri zuen. Urtemuga horren harira antolatu dute Bake Bidea taldeak gatazkaren irtenbidea hizpide izango den eztabaida eguna, Lokarrirekin eta unibertsitatearekin elkarlanean. Iazko Aieteko Bake Konferentzian izan ziren eragileek ere parte hartuko dute.

“Prozesuaren arrakasta herritar guztien ekarpenaren araberakoa izanen da”, adierazi du Bake Bideak. Aieteko bidea jarraitu nahian jendartean eztabaida sortu eta prozesuari buruzko gogoeta sustatu nahi dute.

Bake Bidea

Gatazkaren konponbidearen inguruan mintzatzea beharrezkoa zela pentsatzen duten Ipar Euskal Herriko eragile sopzio-politiko desberdinak elkarlanean aritu dira 2010. urteaz geroztik. Etxerateko, Alderdi Komunistako, Giza Eskubideen Aldeko Euskal Herriko Komiteko eta Batasunako ordezkariak biltzen dira kolektibo horretan, besteak beste, Bake Bidea kolektiboak.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: Kazeta.info | Berria | Naiz
Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2368
 
azala2367

2369 zenbakia.
2013ko maiatzaren 19a
AZALA PDF-n


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys