Tolosa-Irura-Billabona: itxiago ezin da

  • Hiruzpalau grebatan herri horietan kotxe-bueltan ibilita (bateko industrialdea, besteko alde zaharra, hango pabilioiak eta hemengo komertzioa), grebaren alde indartsuena ikustea tokatzen zaidala konturatuta nago. Greba denak "arrakastatsuak" izan dira zonalde honetan, lantegi mordoa dago eta denak pertsianak itxita, herriko denda denak ateak itxita...


2012ko martxoaren 29an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:03
Tolosa hutsik

Oraingoak zer izan du berezi? Industrialdeetan betiko moduan pertsianak jaitsita egoteaz gain, sekula baino kotxe gutxiago aurkitu ditugula kanpoan (enpresa askotan batere ez, eta beste batzutan bizpahiru). Tolosako kalean piketeek lan gehiago izaten duten hotela, okindegi bat eta dendatxo bat ere oraingoan itxita egon dira. Lanean ertzainak eta eskale bat besterik ez ditudala ikusi (zerbitzu minimotan sartzen diren farmazia eta autobusaz gain). Eta kale giroa ere erabat grebakoa zegoela: parkeak hutsik goizeko 11etan, eta jende apurra pasaeran.

Greba desitxuratzeko asmatutako zerbitzu minimoen kontu horretan ere, irekitzera derrigortu dituzten eskola eta haurreskolak hobeto sumatu ditut oraingoan. Haurreskolatik grebaren motiboak azaltzen dituen oharra jaso dugu, bukaerako paragrafoan eguerdiko manifestaziora haurrekin joatera deituz (mobilizaziotan parte hartzeko ez dagoela haurreskola erabili beharrik ulertu dut). Eskolatik ere greba egiteko erabakiaren berri eman digu oharrak, zerbitzu minimoen aipamenik gabe ("yakedagon" filosofiakoei ideiarik ez emateko).

Aurrera begira, gurasook ondo antolatzea litzateke hurrengo urratsa, esaterako, norberak idatzita eta sinatuta helaraztea eskolari bere haurra ez dela eskolara joango, beharrezkoa ez den kasuetan zerbitzu minimotan dauden langileak ere etxera joan daitezen.


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude