45 milioi ondasunetan Arabako "opor fiskal"-en zorra kitatzeko

  • 1993-1994 bitartean Araban kokatzeagatik hainbat enpresak diru laguntza jaso zuten, "opor fiskal" gisa ezaguna dena. Europako erakundeek laguntza hori legez kanpokotzat jo ostean, enpresa batzuk jasotako dirua itzultzeko mekanismoak aztertzen ari dira. Batzuek, itzulketa dirutan egin beharrean ondasunak emanez egin nahi dutela adierazi du Javier de Andrés Arabako ahaldun nagusiak.


2012ko abenduaren 04an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Javier De Andres Arabako Ahaldun Nagusia.

Proposamen horren atzean enpresen "likidezia falta" legoke De Andrésen esanetan. Ahaldun nagusiak atzoko Batzar Orokorretako bileran esan zuenez, guztira 45 milioi euro baino gehiagoko balioa izango lukete "opor fiskal" delakoen ordainetan emateko prest leudekeen ondasunek.

Diputazioak ondasun material horiek jasotzean enkantean jarriko lituzke, horiek salduta ateratako diruarekin Europar Batasunarekin kontuak garbitzeko.

Luxenburgoko Auzitegiak "opor fiskal"-en gaineko behin betiko erabakirik oraindik ez duela eman ere gogorarazi du du Javier De Andrések. Zenbait iturriren arabera, 2013ko hasieran jakingo da azken erabakia.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Fiskalitatea
Analisia
Erreforma fiskala, oraingoz ezta ere

Atera berri dituzte zerga bilketaren datuak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru ogasunek, eta ikusi dugu inoiz baino diru gehiago jaso dutela. Berehala iragarri dute erreforma fiskalari buruzko gogoetarako beharrezko tartea hartuko dutela, ez dagoelako presarik, ezta premia... [+]


2024ko europa neoliberalak, Schäubleren politika austerizida du ipar

Europar Batasuneko Ekonomia eta Finantza ministroen Ecofin kontseiluak arau fiskal zorrotzagoak ekarri dizkigu opari urte berriarekin. Pandemia ondorengo norabidea aldatu eta berriz ere inbertsio publikoa txikitzea eta herrialdeek murrizketak egin behar izatea ekarriko du... [+]


Austeritate politikak
Hau 2024 urtea da: ongi etorri Europa neoliberalaren "normaltasunera"

Europar Batasuneko 27 herrialdeetako ekonomia eta finantza ministroen kontseiluak arau fiskal zorrotzagoak ezartzea adostu du abenduaren 20an. Azken urteetako norabidea aldatu eta berriz ere inbertsio publikoa txikitzea eta herrialdeek murrizketak egin behar izatea ekarriko du... [+]


2023-02-01 | ARGIA
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan fiskalitatea aldatzeko asmoa agertu dute EAJk eta PSOEk

Bi alderdiek azaldu dutenez "elkarrizketak" abiatu dituzte zerga sistemaren inguruko erreforma egiteko. Helburuetako bat "progresibitatea handitzea" izango dela diote, baina prozesua udal eta foru hauteskundeen ondoren amaituko dela ohartarazi dute.


Zerga politikak eta justizia soziala

Mundu honetan ezer ez da ziurra, heriotza eta zergak izan ezik”. Benjamin Franklinek esan omen zuen 1789an eta, egia esateko, ez zaio arrazoirik falta. Erresuma Batuko lehen ministroaren zergak murrizteko proposamenak hondamendia ekarri zuen bertako ekonomian eta... [+]


Eguneraketa berriak daude