Etxeratek kaleratu dituen datuen arabera 420 euskal preso dira dagoeneko Iosu Uribetxebarria presoaren askatasuna eskatzeko borrokaldian daudenak. Presoen senideen elkartearen esanetan, gehienak gose greba mugagabean daude.
Larriki gaixo dagoen Uribetxebarria presoak gaur gauean astebete beteko du baraualdian. Hori dela eta, gaurtik aurrera mobilizazioak deitu ditu Herrira mugimenduak Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan. Mobilizazioak egunero izango dira eguerdiko 12:00etan Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean.
Hainbat hedabideren arabera aste honen amaierarako Epaitegian izango da Uribetxebarriaren egoeraren inguruan medikuek eginiko informea eta Fiskaltzari erabaki bat hartzeko eskatuko zaio. Espainiako Gobernuko ordezkariek nabarmendu dute legearen eta medikuen irizpideen arabera hartuko dituela erabakiak (Uribetxebarria askatu ala ez, esaterako), presioei jaramonik egin gabe.
Albistea ETBn:
Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.