Ia 400 lagun Hondarribiko Alarde parekidean, plastiko beltzen artean oraindik

  • Hondarribiko Alardean emakumeek gizonen baldintza berdinetan parte har dezaketen konpainia bakarrak, Jaizkibelek, plastiko beltzen artean desfilatu du aurten ere herriko alde zaharrean.


2014ko irailaren 08an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
400 lagun inguruko taldearekin desfilatu du Jaizkibel konpainia parekideak (argazkia: Maider Iantzi / Gara).

Garikoitz Lekuona konpainiako kideak Kale Nagusian gora abiatu aurretik adierazi duenaren arabera, ia 400 lagunek osatu dute aurten Jaizkibel. Arantxa Iraola Berriako kazetariak jaso ditu haren adierazpenak: “Astelehen batean hori izugarria da”, Lekuonaren ustez.

Kale Nagusian, alarde baztertzailearen aldekoek plastiko beltzen atzetik oihuka hartu dituzte. Desfilatzen ari ziren lagunei ez ezik, festetako ekitaldia nagusiari buruz informatzen ari ziren kazetariei ere irain egin diete zenbaitzuek.

Emakumeen parte-hartzearen aldekoek berriz, txalo egin dute Jaizkibelek Arma Plazaraino egin duen ibilaldian.

Udalaren eta Jaurlaritzaren babesik gabe

Hondarribiko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren sostengurik gabe desfilatu du Jaizkibelek. Gipuzkoako Batzar Nagusietako jarduneko presidente Eider Mendozak (EAJ) ere ez dio babesik agertu emakumeek parte har dezaketen Alardeari –EH Bilduk joan zedin eskatu zion–. Jarrera horrek polemika eragin du sare sozialetan.

Aitor Kerejeta Hondarribiko alkateak (EAJ), emakumea kantinera izatera mugatzen duen alardearen alde kokatu du bere burua festaren aurreko egunetan, Twitterren egindako iruzkin batean "gure kantinerak" espresioa erabilita.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren izenean Martin Garitano Hondarribian izan da. Arartekoak eta Emakundek ere babesa adierazi diote Jaizkibeli.

Informazio gehiago:

Hondarribiko Alarde parekideari buruzko informazio guztia Twitterreko #AlardeParekidea etiketan:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hondarribiko alardea
Jaizkibelek elkarrizketa mahai bat bideratzeko eskatu dio Hondarribiko alkateari

Konpainia parekideak 2023ko jaien eta irailaren 8ko alardearen balorazioa egin du, eta aurtengoa "urte pozgarria" izan dela azpimarratu. Nabarmendu du udalak egindako keinuek lagundu dutela elkarbizitza espazioak sortzen, baina alarde baztertzaileari ere harrera egitea... [+]


Jaizkibeli ere harrera egin dio lehen aldiz Hondarribiko alkateak

Arartekoak ostiralean jakinarazi du azkenean ez duela alarde baztertzailea agurtuko. Halere, Hondarribiko alkateak, Gipuzkoako ahaldun nagusiak eta Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen sailburuordeak emakumeak baztertzen dituen alardeari harrera egin diote.


"Nor dira haiek, guztiona den ondarearen inguruan herri osoaren izenean hitz egiteko?"

Hondarribiko alardearen bezperetan, alarde tradizionalaren baitatik sortutako proposamenez, udal aldaketak zabaldu ditzakeen ateez eta Gipuzkoako ahaldun nagusiak iragarritakoaz (alarde tradizionalari eta Jaizkibel konpainia parekideari egingo diela harrera) hitz egin dugu... [+]


Hondarribiko hurrengo alkatearentzako gutuna plazaratu du Guztion Alardeak

Hauteskundeen ondoren zabalduko den aro berri honetako alkatea "konponbidearen alkate bilakatzea" espero du Guztion Alardeak.


Guztion Alardeak egindako proposamenekiko desadostasuna agertu du Alarde Fundazioak

Bilera izan berri dute bi aldeek. Guztion Alardeak bere diagnostikoa eta zenbait gogoeta plazaratu zituen bilera horretan, eta fundazioak hauekiko desadostasuna agertu zuela esan dute.


Eguneraketa berriak daude