203.900 lagun daude lanik gabe Hego Euskal Herrian, iaz urte sasoi honetan baino 38.900 gehiago, Espainiako Estatistika Institutu Nazionalaren (INE) Populazio Aktiboaren Inkestak erakusten duenez.
Gaur argitaratu da 2012ko hirugarren hiruhilekoari dagokion txostena eta Hego Euskal Herriko langabezia-tasa %15,35ekoa dela erakusten du.
Herrialde guztietan egin du gora langabezia-tasak ia proportzio berean: Araban 2011ko datuarekiko 4 puntuko igoera dago, baita Bizkaian ere. Gipuzkoan eta Nafarroan zertxobait gutxiago, %3 inguru igo da urtebetean. Bizkaia da langabezia-tasa altuena daukan probintzia (%17,44) eta Gipuzkoak dauka berriz, txikiena (%12,8).
Datua baikorra ez izan arren, Espainiako Estatuko batez bestekoa (%25,02) baino ia hamar puntu hobea da. Hego Euskal Herria da, Kantabriarekin batera, langabezia-tasa %16tik behera dagoen estatuko leku bakarra.

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.