Segikoak izatea leporatuta Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitzen ari diren 36 gazteen defentsak gaur emango du ondorioen berri eta, ezusterik ezean, prozesua epaiaren zain geratuko da.
Fiskaltzak sei urteko espetxe zigorra eskatu du auzipetu bakoitzarentzat.
Pasa den otsailean haien abokatuek deklaratu zuten. Inkomunikaturik eduki zituzten bitartean gazteek egindako deklarazioak baliogabetzeko eskatu zuten, torturapean egin zituztelako.
Fiskaltzak, ordea, onatzat eman ditu txosten polizialetan bildutakoak, Naiz.info-k gogorarazi duen moduan.
Eraikinetik ateratzeko agindua eman diete Zestoako Gazte Asanbladako kideei, eta prozesuaren gastuak ordaintzera zigortu dituzte. Gaztetxearen defentsan mobilizatzera deitu dute igandean, otsailak 4, Zestoako plazatik.
Zestoako Elizondo eraikina gaztetxe berri gisa okupatu zuen Gazte Asanbladak. Eraikina Elizaren jabetzakoa da, eta gotzaindegiak gaztetxearen aurkako prozedura abian du. Protesta ekintzak nagusitu dira azken asteetan, igandean Zestoako elizan, esaterako. Zestoako Udalak adierazi... [+]
Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.