Ezker abertzalearen aurkako epaiketa: politikan aritzeagatik beste 36 lagun kartzela arriskuan

  • 36 pertsona epaituko dituzte gaur Espainiako Auzitegi Nazionalean, Herriko Tabernen auziaren harira. Talde terroristako kide izatea leporatzen diete. Zortzi eta hamabi urte arteko zigor eskaerak egin ditu fiskalak.


2013ko urriaren 17an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Auzipetuak, Auzitegi Nazionalean.

35/02 auziak –Herriko tabernen auzia gisa ezagututakoa– bi gai epaituko ditu: batetik, akusatuen jarduera politikoa; eta, bestetik, Herriko Tabernek ETA diruz laguntzeko balio ote zuten.

2002an hasi zen auzia. Baltasar Garzon epaileak Batasuna legez kanpo utzi zuen. Haren aburuz, Batasunan, HBn edo EHn zeudenak ETAko kideak ziren. Ondorioz, 11 urtez, auzipetuek ezin izan dute Espainiako Estatutik irten eta polizia etxera joan behar izan dute sinatzera.

Bost hilabete iraungo dute orain hasitako ahozko epai saioek.

Probak: alderdiak legalak zireneko dokumentuak

Hiru alderdiak legezko zireneko dokumentuak aurkeztu ditu epaileak auzipetuen kontrako proba gisa: Europako Parlamentuko interbentzioak, prentsaurrekoetako idazkiak eta bileretako aktak, besteak beste.

Akusazioak dio ETAk agindu zuela Batasuna, HB eta EH sortzea. Beraz, nahikoa da alderdi horietako kide izatea ETAko kide izateko.

Inputatuen defentsak nabarmendu du, ordea, ETAk ez zituela alderdi horiek sortu.  Auzipetuek diotenez, haiek jardun politiko publikoa baino ez zuten egiten.

Floren Aoiz auzipetuak azpimarratu du ezker abertzalearen ekimen “politiko instituzionalaren” kontrako prozedura bat dela, inputatuek Donostian eskainitako prentsaurrekoan. “Hemen ez dute soilik ezker abertzalea epaitzen, herri oso bat epaitzen dute”, esan du.

Segi gazte erakundearen kontrako epaiketa eta 35/02 auzia salatzeko urriaren 26an Bilbon egingo den manifestaziora joateko deia egin du Aoizek.

110 Herriko Tabernetako arduradunak ere deklaratzera

ETAko kide izateaz gain, Herriko Tabernetako arduradun zibilak izatea egozten die Garzonek 36 akusatuei.

110 herriko tabernetako arduradunek ere deklaratu beharko dute beraz epaiteketan. Horiek, baina, ez dira auzipetu gisa joango.

Auzipetuen zerrenda

12 urteko zigor eskaera egin du epaileak Joseba Permarchentzat eta Rufi Etxeberriarentzat.

10 urtekoa 19 auzipetu hauetzat: Karmelo Landa, Juan Kruz Aldasoro, Joseba Alvarez, Josu Iraeta, Adolfo Araiz, Jose Antonio Egido, Txekun Lopez de Aberasturi, Carlos Rodriguez, Mikel Arregi, Esther Agirre, Jasone Manterola, Floren Aoiz, Isabel Mandiola, Juanpe Plaza, Antton Morcill, Santiago Hernando, Santi Kiroga, Jon Gorrotxategi eta Kepa Gordejuela

Eta 8 urteko 15 inputatuentzat: Jose Luis Franco, Maite Amezaga, Jon Martinez, Juani Lizaso, Jaione Intxaurraga, Ruben Andres Granados, Enrike Alaña, Agustin Rodriguez, Patxi Bengoa, Idoia Arbelaiz, Izaskun Barbarias, Sabin del Bado, Vicente Enekotegi, Andres Larrea eta Pedro Felix Morales.

Epaiketaren harira egindako adierazpenak

Euskadi Irratiri eskainitako elkarrizketan, Defentsako abokatu Jone Goirizelaiak epaiketak “inongo zentzurik” ez duela kritikatu du. “Bere garaian ez zuen zentzurik halako epaiketa batek; orain, are gutxiago”, salatu du.

Info7ko Kale Gorrian saioan ere 35/02 sumario izan dute mintzagai. Iñaki Antiguedad, Joseba Agirretxea eta Mikel Aramendi aritu dira hizketan.

Berria egunkariak epaiketaren kronologia osatu du.

Karmelo Landa auzipetuak epaiketari buruzko iritzi artikulua kaleratu du Berrian. 2002 abiatutako sumarioaren harira mintzo da: “Ez zuten orduan asmatu, sasi guztien gainetik bidea egin eta etorkizuna zabaltzen ari baikara. Ez dute orain ere lortuko. Entzungo gaituzte hemen, Madrilen, baina batez ere sentituko gaituzte bizi-bizi eta indartsu Euskal Herrian eta mundu zabalean”.

Epaiketaren zuzeneko jarraipena egin daiteke Twitter bidez #libre etiketa erabiliz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Aro politiko berria
Epaiketa
Parisek armagabetze prozesuan "kooperatu" zuela argitu du Fekl Barne ministro ohiak

ETAren armagabetzea bideratzeko, bakegileekin lankidetzan aritu ziren Frantziako autoritateak. Hala adierazi du Matthias Fekl Barne ministro ohiak asteartean, Parisko Zigor Auzitegiko 16. ganberan, Beatrice Molle-Haran eta Jean-Noël Txetx Etcheverry-ren aurka egiten ari... [+]


2024-04-02 | Leire Artola Arin
Molle eta Etcheverry bakegileek Parisko Auzitegian defendatu dute ETAren armagabetzea zutela helburu

ETAren armak eta lehergaiak garraiatzea leporatzen diete Beatrice Molle-Haran eta Jean-Noël Etcheverry 'Txetx’ bakegileei, 2016ko Luhusoko operazioaren harira. ETAren armagabetzea gauzatzen ari ziren. Egindakoaz harro dagoela eta berriz ere egingo lukeela adierazi... [+]


Mikel Oteiza, Atarrabiako alkatea: “Gure eraikinetatik euskalduntasunarekin lotura duten ikur eta adierazpen guztiak modu basatian ari dira ezabatzen”

Tristeziaz hartu du Atarrabiako alkateak Nafarroako Justizia Epaitegi Nagusiaren epaia. Euskal Herriko armarria ezabatu beharko du herriko frontoiko hormatik. “Bere garaian ikurriña kentzera behartu ziguten bezala” adierazi du Euskalerria Irratian Mikel... [+]


2024-02-19 | Leire Artola Arin
Bizi baldintzen gogortzea eta pribatizazioaren areagotzea izan dira Talaia Feministaren 2023ko ondorio nagusiak

Otsailaren 17an ezkerreko 170 emakume feminista subiranista elkartu dira Oreretako Lekuona aretoan, 2023ko sei gertakari aztertu eta Talaia Feministaren behin betiko txostena adosteko. Euskal Herriko trantsizio feministarako proposamenak egiteko lehen pausotzat jo dute dosierra... [+]


2024-02-04 | Karmelo Landa
Independentzia nola?

Euskal Herriaren eta Kataluniaren independentzia aztergai da atzerrian. Nevadako Unibertsitateak, Renon, Ameriketako Estatu Batuetan, liburu mamitsua argitaratu berri du, ingelesez, Pro-independence movements in the Basque Country and Catalunya [Independentziaren aldeko... [+]


Eguneraketa berriak daude