Piztu Ezazu Argia gunera joan.

35 presok gose greba hasi dute, Uribetxebarriari elkartasuna adierazteko

2012-08-10
alde 0    kontra 0
Donostiako Ospitalearen atarian atzo egindako elkarretaratzea.

Donostiako Ospitalean dagoen Josu Uribetxebarria preso arrasatearrak gose greba hasi zuen herenegun, eta hari elkartasuna adierazteko, Villefranche sur Saone, Fresnes, Castello II eta Sevilla II espetxeetako 35 euskal presok erabaki bera hartu zuten atzo. Horiez gain, beste bost lagunek hasiko dute gaur gose greba, Herrira plataformak jakinarazi duenez.

Herrira-ko Fran Baldak eta Jon Garaik, Ander Alberdik (bularreko minbizia duen Gotzone Lopez de Luzuriaga presoaren senarrak), Joxerra Askasibar Arrasateko Udaleko zinegotziak eta Rodolfo Cuesta preso ohiak hasiko dute gose greba, goizeko 10:00etan.

Ordu berean, Herrira plataformak elkarretaratzea egingo du Donostiako Ospitalean, gizarte eragileekin batera. Bihar, bestalde, manifestazioa egingo da Donostian, Giza eskubide guztiak, euskal presoak Euskal Herrira lelopean. 17:30ean abiatuko da Saguestik.

Informazio gehiago:

Iosu Uribetxebarria presoaren inguruan Twitterren.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: Berria | Naiz
Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2369
 
azala2368

2370 zenbakia.
2013ko maiatzaren 26a

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys