Piztu Ezazu Argia gunera joan.

34 irrati lizentzia banatu ditu Jaurlaritzak, hauteskundeak baino hamar egun lehenago

2012-10-11
alde 0    kontra 0
Hala Bedi irratiko kideak, lizentzien lehiaketara aurkeztuko zirela adierazi zuten prentsaurrekoan.

34 irrati lizentzia banatu ditu Eusko Jaurlaritzak, horietatik 11 euskaraz emititzeko, urriaren 21eko bozetarako hamar egun falta direnean. Euskarazko irrati-lizentziei dagokienez, Hamaika Telebistaren eta Info7 irratiaren elkarlanetik sortutako Hamaika Irratia proiektuak zortzi lizentzia izango ditu, aurkeztu dituen proiektu guztiek eskuratu dute lizentzia.

Gasteizen euskarazko hiru lizentzia zeuden jokoan: Hamaika Irratiaz gain, Hala Bediren euskarazko irrati egitasmoak eta Araba Irratiak eskuratu dituzte. Donostian Antxeta irratiak lortu du emititzeko bi baimenetako bat (bestea Hamaika Irratiarentzat izan da). Bilbon ere Hamaika Irratiak lizentzia eskuratu du, baina 1997tik emititzen ari den Bilbo Hiria –Kafe Antzokiaren jabe den Zenbat Gara elkartearen egitasmoa– kanpo geratu da.

Hutsune esanguratsuak

Bilbo Hiriarenaz gain, gaztelaniaz edo elebitan emititzeko lizentziei dagokionez, urte askoan uhinetan dauden irratiak lizentziarik gabe geratu dira: Hala Bediren euskarazko egitasmoari lizentzia eman dioten arren, Gasteizko irrati komunitarioaren orain arteko formula elebiduna berriz ere gabe geratu da. Gauza bera gertatu da Bilbon Tas Tasekin ere: ia 30 urtez emititzen ari den irrati librea lizentziarik gabe utzi du Jaurlaritzak.

Behin betiko erabakia iragartzeko dagoen arren, herenegun e-posta bidez jakinarazitakoaren arabera, Gara Irratiak –Gara egunkariaren egitasmo elebiduna– aurkeztu ziren lizentzia eskaera guztiei ezetz esan die Jaurlaritzak. Noticias taldeko Onda Vasca irratiari aldiz, lizentzia bakarra onartu dio Patxi Lopezen exekutiboak, 30 eskatu zituen arren.

EAEko gobernuak ez zuen 1989tik irrati lizentziak eskuratzeko lehiaketa publikorik deitu.

Informazio gehiago:

Hala Bedi irratiak bultzatu duen euskarazko irrati egitasmoari buruzko erreportajea ARGIA astekarian (2012-05-20).

Antxeta, Hala Bedi, Tas-Tas eta Justuri irratiek EAEn irrati lizentziak banatzeko erabilitako oinarrien hutsuneak azaltzeko prentsaurrekoa eman zuten 2012ko apirilean. Ikusi bideoa:

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: Gara | Deia
Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2368
 
azala2367

2369 zenbakia.
2013ko maiatzaren 19a
AZALA PDF-n


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys