33 urteko ihesaldia

  • Azaroaren 6an 33 urte beteko dira Mendebaldeko Saharan Marokok bultzatutako Martxa Berdea hasi zela. Egun hartan hasi zen gaur egun oraindik bizirik dagoen ihesaldia. Hainbat eta hainbat familia banandu zituen gertakari hark eta milaka sahararrek bizia galdu dute orduz geroztik.


2008ko urriaren 31n - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02
Martxa Berdea

 

Ordutik 200.000 saharar baino gehiago Aljeriak utzitako desertuaren zati batean bizi dira, hasieran behin behineko bizitokia izango zela uste zuten arren, 33 urte pasatu dira bertara iritsi zirenetik. Kanpalekuetan bizi diren askok ez dute beraien jatorrizko herrialdea ezagutzen, desertuaren seme-alabak dira. Askok ez dituzte beraien aiton-amonak ezagutzen lurralde okupatuetan gelditu baitziren. Milaka historia aurki daitezke desertuaren erdian, ezerezaren erdian, udako tenperatura handiak jasanez bizi diren biztanleen artean.

 

Interes politikoak herritarrak zigortu zituen

 

Mendebaldeko Sahara 1975eko azarora arte Espainiako probintzia izan zen. Garai hartan Espainian erregimen frankistaren azken taupadak nozitzen ari ziren eta krisi politiko garrantzitsuan murgildua zegoen.

 

1975eko urriaren 16an Nazio Batuen Nazioarteko Justizia Tribunalak herri sahararrari autodeterminazio eskubidea onartu zion. Erabaki horren berri izan zenean, Marokok hasiera eman zion Martxa Berdeari, eta 350.000 marokoar eta 25.000 soldadu bidali zituen espainiar probintzia inbaditzera. Hasieran espainiarrak alde egiteko presio estrategia bat zela zirudien, Marokok eta Mendebaldeko Saharak gertutasunagatik zuten lotura zela eta. Baina denborak argi erakutsi du, Hassán II.a Marokoko erregeak Mendebaldeko Sahara eta Maroko elkartzea besterik ez zuela nahi.

 

Martxa Berdea Sahara aldera abiatu zenean, espainiarrek Sahara pertsonen kontrako minekin inguratu zuten. Aste beteko liskarren ostean, Madrilen akordio bat onartu zuten, Espainiak Sahararen zati bat Marokori eman zion eta beste bat Mauritaniari.

 

Azken batean, Nazio Batuen erabakiak ez zuen ezertarako balio izan, atzerritarrek jarraitu zuten Sahararren lehengaiak ustiatzen,  agintzen eta gehiegikeriak egiten. Herritar askok beraien sorterria utzi eta erbesterako bidea hartzea erabaki zuten, hain zuzen gaur egun Sahararren kanpalekuak dauden lekuetara, Aljeriara. Zorte hobea izan zutenek urrunago joateko aukera izan zuten, beti ere sorterria eta sustraiak atzean utzita.

 

Gaur egun egoerak bere horretan jarraitzen du, bidean hildakoak, torturatuak, desagertuak eta kartzelaratuak milaka izan dira, Mauritaniako tropek alde egin zuen arren, Fronte Polisarioa eta Marokoren artean etengabeko gatazkak baitaude. Mendebaldeko Saharak militarizatuta jarraitzen du egun eta Nazio Batuen Erakundeak MINURSO izeneko plana martxan jarri zuen arren, oraindik ez da autodeterminazioaren inguruko erreferendumik egin.

 

Informazio interesgarria


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mendebaldeko Sahara
2024-03-24 | Reyes Ilintxeta
Kristina Berasain. Sahararekin kateatuta
"Palestinakoa ikusita, zer egingo du orain Marokok Sahararekin?"

Arnas luzeko kazetaritza maite du Kristina Berasainek. Kazetaritza pausatua. Haimaz haima ibili da sahararrekin hizketan, kontakizunak eta testigantzak bilduz, gero horiek guztiak liburu eder batean harilkatzeko. Pasioz eta pazientziaz, ia 50 urte erresistentzian daraman saharar... [+]


2023-12-22 | Euskal Irratiak
Saharari buruzko euskarazko lehen kazetaritza kronika idatzi du Kristina Berasainek

Sahara, herri bat erresistentzian liburua argitaratu du Kristina Berasainek. Urte luzez jarraitu du Mendebaldeko Saharako gatazka, 2005ean BERRIA egunkariko kazetari gisa lurralde okupatuetara lehen aldiz bidaia egin zuenetik.


'Saharari kantari' diskoaren kontzertu solidarioa egingo dute Donostian

Mendebaldeko Sahararen alde egingo dute kontzertua hilaren 22an, Kursaalean. Bertan izango dira Oreka TX, Eñaut Elorrieta, Mikel Urdangarin, edo Minatu Embarek, Nayat Hosseinek eta Hayuh Ramsik artista sahararrak, besteak beste. Sahararrak gerran daudela ez dela ahaztu... [+]


Palestinan bezala Mendebaldeko Saharan ere, okupatzailea beti espoliatzaile

Mendebaldeko Saharako Smara hirian urriaren 29an jaurtigaiekin izandako eraso ezezagun batek gorenean jarri du Fronte Polisarioaren eta Marokoko armadaren arteko gerra. Gaza bezala, harresi luze batez inguratuta dago herrialde osoa, eta Israelek palestinarrekin egin bezala,... [+]


2023-07-19 | Leire Artola Arin
Israelgo Gobernuak formalki onartu dio Marokori Mendebaldeko Sahara euren menpe dagoela

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak gutun bat bidali dio Marokoko Mohamed VI.a erregeari, "harremanak sendotzeko" pausoa emateko. Astelehenean baieztatu du asmoa dutela okupatutako Mendebaldeko Saharako Dakhla hirian kontsulatua irekitzeko.


Eguneraketa berriak daude