30.000 lagun bildu zituen Euskal Eskola Publikoaren Jaiak


2010ko maiatzaren 24an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02

Sortzen-Ikasbatuaz elkarteak antolatutako Euskal Eskola Publiko Berriaren Jaiak 30.000 lagun bildu zituen atzo Iruñeko Trinitarios gunean. Antolatzaileak pozik agertu ziren jendearen erantzunarekin; ez, ordea, "horrelako ekimenak jasotzeko egokia ez den" gunearekin. Datozen edizioetan Takonera parkera itzultzea espero dutela adierazi zuten. Abel Barriola pilotariak irakurri zuen festaren pregoia. Haren leloari helduta, euskal eskola publikoa "sasi guztien gainetik" geroz eta gehiago zabaltzen ari dela esan zuen. Aurten Arbizuko (Nafarroa) herritarrak omendu dituzte antolatzaileek, frankismo garaian eta 1980ko hamarkadan euskarazko irakaskuntzaren alde egindako lanagatik.


Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude