Martxoaren 31tik ekainaren 30era bitartean 300 lanpostu inguru desagertu dira Ipar Euskal Herrian. Urteko lehen hiruhilekoaren aldean enplegu-galera apur bat mantsotu da: urtarriletik martxora %0,6 igo zen langabezia. 2012ko bigarren laurdeneko datuak %0,3ko hazi dela erakusten du.
Sektore pribatuko lanpostuen galera hori, dena den, Frantziako Estatuko batez bestekoa (%0,1eko galera) baino handiagoa da eta urteko lehen hiruhileko joera negatiboa berresten du.
Krisiaren eragina ez da lana desagertzean bakarrik ikusten. Lan egiten dutenek jasotzen duten soldatetan ere nabaritu da, gutxitu egin baitira, ordu gehigarriak gutxitu egin direlako.
Sektoreka, industrian mantendu egin da enplegua, besteak beste metalurgian, produktu informatikoen ekoizpenean edo ehungintzan sortu diren lanpostuei esker. Eraikuntza-sektorean berriz, batez bestekoa baino gehiago hazi da langabezia (%0,4).

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.