28 gazte auziperatuak libre uzteko, konpromisoa hartzera deitu dute Asteburu Laranjan

  • Irailaren 22tik aurrera epaituko dituzten 28 gazte independentistek, ehunka herritarren babesa jaso dute Asteburu Laranjan, herri ugaritan izandako elkartasun-ekimenetan. Ekitaldi nagusia igandean izan da Gernikako Astran eta elkartasunetik konpromisora igaro eta desobedientziarako deia egin dute.


2014ko irailaren 15an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Gazte auziperatuen inguruan harresia irudikatuz amaitu zuten igandeko ekitaldia. (Arg.:topatu.info)

Epaiketa politikoen aurka, ehunka herritar batu dira Astran, eragile politiko, sindikal eta sozialekin batera. Kultura arlotik ere iritsi da elkartasuna, zenbait aktore, musikari eta margolariak egindako ekarpenaren bitartez.

Akusazio beragatik ekainean absolbitutako 40 gazteak ere izan dira eta horietako batek epaiketaren kostu ekonomikoari denen artean aurre egiteko konpromisoa azaldu du. Halaber, Libre asanbladako bi kidek “Herritarren Adierazpena” aurkeztu dute, herritar eta eragileen konpromisoak batuko dituen hitzarmena. Herriz herri atxikimenduak batzen joateko sinadura bilketa abiatuko dela jakinarazi dute.

Bi urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri dieten Jon Telletxea eta Urtzi Martinez Deustuko bi gazte grebalariak ere hartu dute hitza. Eleak mugimenduak desobedientziarako deia egin du, eta ekitaldia amaitzeko, harresia irudikatu dute 28 gazte auziperatuen eta Deustuko bi grebalarien inguruan.

Asteburu Laranja iruditan

Topatu.info webguneak argazki bilduma egin du igandeko ekitaldiak eta Asteburu Laranjak Euskal Herriko txoko ezberdinetatik utzitako irudiekin.

Astrako ekitaldiaren bideoa

z/


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Epaiketak
Gorka Roca Torreri babes agiria

Heldu den martxoaren 26an, Gorka Roca Torre epaituko dute Baionako auzitegian Unescoren izenean burutu bi ekintzetan esku hartu izanagatik. Seinaletika euskarriak ezabatzea, margotzea, kentzea... Euskal Konfederazioak bere jardueran lehenesten dituen ekintza motak ez badira ere,... [+]


Puigdemont terrorismoagatik ikertzeko agindu du Auzitegi Gorenak: auziaren klabeak

Espainiako Auzitegi Gorenak bat egin du Tsunami Demokratikoa mugimendua ikertzen ari den Manuel García Castejón Auzitegi Nazionaleko epailearekin: ondo ikusten du Carles Puigdemont eta beste hamaika lagun ikertzea eta haien aurkako auzi penala irekitzea. Hemen... [+]


Gorka Torre epaituko dute Izpurun eta Donibane Garazin euskararen aldeko ekintza batzuengatik

HerriBiltzako militantea den Gorka Torre konbokatu du martxoaren 26an Baionako auzitegiak UNESCOren izenean egindako margoketengatik.


2024-02-06 | Gedar
14.000 euroko zigor eskaera gazte batentzat, Palestinarekin elkartasunez Donostian egindako protesta bat dela-eta

Asteazken honetan deklaratu beharko du, eta elkarretaratzera deitu du GKSk: 11:30ean bilduko dira epaitegi aurrean. Iazko azaroaren 3an egindako protesta baten harira auzipetu dute gaztea; PSOEren egoitza aurrean mobilizatu ziren egun horretan, sionistak Palestinan egiten ari... [+]


Eguneraketa berriak daude