"200.000 metro koadroko banderaren mosaikoa egingo dugu Diada egunean"

  • Kataluniako Diada egunean jendez osatutako “V” erraldoi bat irudikatuko dute Bartzelonan azaroaren 9ko erreferendumaren alde. El Punt Avui egunkariak ekitaldia antolatzen duen ANC Kataluniako Biltzar Nazionaleko presidente Carme Forcadell elkarrizketatu du.


2014ko abuztuaren 28an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

“Ziur gaude arrakasta izango duela, eta iaz baino jende gehiago apuntatuko dela”, dio Forcadellek, nahiz eta “V”rako inskripzioek espero zutena baino mantsoago joan. Hala ere, iaz bezala, oporren bueltan izen-emateak indar hartzen ari direla dio ANCren presidenteak. 15.000 bat pertsona apuntatzen dira egunero irailaren 11ko “V” erraldoian parte-hartzeko.

“V”a egitea iazko giza katea baino konplexuagoa dela adierazi du eta lehendik izena ematea eskatzen dute antolatzaileek: “Jendeak ez du kontuan hartzen ez dugula manifestazio bat egingo, 200.000 metro koadroko banderaren mosaiko erraldoia baizik. Izena eman behar dugu, bestela ez da aterako”.

Forcadellen ustez, helburuak lortzeko jendea mobilizatzea ezinbestekoa da: “2012koak gobernu subiranista izateko balio izan zuen, 2013koak data eta galdera izateko, eta 2014koak kontsulta irabazteko balioko du. Irailaren 11koa indartzeko balioko digu, baina kontsultaren legitimitatea badugu jada, ez digu inork kenduko”.

“Bozkatzeko eskubidea ukatzea larria da. Hori da ilegala izan beharko litzatekeena eta antidemokratikoa dena”, adierazi du Espainiako Gobernuaren jarreraz galdetu diotenean. Hala ere, ziur dago azaroaren 9ko kontsulta legalitatearen barruan egingo dutela: “Espainiako legediaren arabera egitea gustatuko litzaiguke, baina era guztietara saiatu gara eta ezetza baino ez dugu jaso. Beraz, Kataluniako legediaren arabera egingo dugu”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


'La Directa' babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: "Kazetaritza ez da terrorismoa"

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere "terrorismoagatik" inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Eguneraketa berriak daude